Berriak Osasuna
Eu

Osasuneko Sailburuak Bilboko eskualdeko ume eta nerabeentzako Osasun Mentaleko Zentroaren instalazio berriak bisitatu ditu

2015.eko martxoak 23

Beste 3 eskualde-zentrorekin batera osatzen duen sareak 160.000 adingaberi baino gehiagori ematen die zerbitzua

0 eta 18 urteko 43.500 pertsonari baino gehiagori arreta ematen dien zerbitzu honen XXX. urteurrena dela eta

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriarekin batera, Bilboko eskualdeko ume eta nerabeentzako osasun mentaleko zentroaren instalazio berriak bisitatu ditu gaur (Bizkaiko Osasun Mentalaren sareko zentroa da) haren hogeita hamargarren urteurrenaren ospakizunen barruan. Eraikin handia eta modernoa da, Bilboko Nicolás Alkorta kaleko 2 zenbakian dagoena, astelehenetik –martxoak 16– Ercilla kalekoa ordezten baitu.  

Bilboko eskualdeko ume eta nerabeentzako osasun mentaleko zentroa 1985ean sortu zen, psikiatra, psikologo eta gizarte-langile banak osatutako lantaldearekin; gaur egun 5 psikiatrak, 4 psikologok, gizarte-langile batek eta administrazioko langile batek lan egiten dute han. Zentroak sarea osatzen du Bizkaiko ume eta nerabeentzako beste hiru eskualde-zentrorekin batera. Lau zentro horiek zerbitzu osoa ematen diete 160.529 ume eta neraberi baino gehiagori, eta horietatik 43.500 Bilbo, Enkarterri eta Mena haranaren eragin-eremukoak dira. Haren estalduraren barruan lehen mailako 32 zentro, 192 familia-mediku eta 41 pediatra sartzen dira. Horiei haurrentzako Errekaldeko modulu psikosoziala gehitu behar diegu; 0 eta 18 urte arteko ia 12.000 pertsonari ematen die zerbitzua azken horrek Errekalde, Basurto, Altamira eta Zorrotza aldeetan.

Bilboko eskualdeko ume eta nerabeentzako Osasun Mentaleko Zentroak programa hauek ditu gaur egun: Ume-gazteentzako psikiatria orokorreko programa bat; Nahasmendu Mental Larriak Lehen Haurtzaroan (0-6 urte) tratatzeko programa bat eta Adin Txikikoak izeneko beste bat Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ongizate Saileko Haur Zerbitzuetan harrera-egoeran dauden ume eta nerabeei arreta emateko.

Zentro horren arretaren barruan hiru esku-hartze maila daude: ume edo nerabeari dagokiona, familiara bideratua eta kasuaren hezkuntzako ingurune soziosanitarioan jarduten duena.

Datozen urteei begira honako lan-lerro hauek jorratu nahi ditugu: batetik, psikoterapia bultzatzea eta, bestetik, esku-hartze goiztiarrak areagotzea umeen eta nerabeen osasun mentala sustatzeko eta prebenitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, bisitaren ostean, hauxe adierazi du: «instalazio berriek, handi, eroso eta argitsuagoek, adingabeei eta familiei laguntza hobea ematea ez ezik, Osakidetzako profesionalen lan-baldintzak hobetzea ere ahalbidetuko dute». Halaber, zentroko langile guztiei inplikazioa eta jardun egokia eskertu, eta 30 urteotan egindako lanagatik zorionak eman dizkie.

Bilbon, 2015eko martxoaren 23an
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    El Consejero @jdarpon visita las nuevas instalaciones del Centro de Salud Mental #bilbao #saludmental #osakidetza http://t.co/oxBP1swvQy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)