Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza Nantesko Zinema Jaialdian izango da

2015.eko martxoak 20
  • Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak gaurko inaugurazio ekitaldian parte hartuko du
  • Euskal zinemari eskainitako Fenêtre Basque sailak 15 urte beteko ditu aurten
  • Sail Ofizialean eta Opera Prima Sarian lehiatuko diren filmen %50 euskal produkzioak izango dira

Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren irekiera ekitaldian parte hartuko du gaur arratsaldez. Euskal zinemari eskainitako Fenêtre Basque saila aurkeztuko du sailburuordeak, eta aurten jaialdira iritsi den euskal ekoizpenen aukera zabala izango du mintzagai. Urtez urte, sendotuz joan da euskal ekoizpenen presentzia jaialdi honetan, eta euskal sortzaileen lanari nazioarteko proiekzioa emateko ezinbesteko leiho bihurtu da. Bestalde, Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak berriz, amaieran eta sari banaketan esku hartuko du.

Gaur hasi eta martxoaren 31ra bitartean burutuko den jaialdiak, 25.ediziora iritsirik aurten, euskal ekoizpenen partaidetza nabarmena izango du. Fenêtre Basque atalak programa mardula eskainiko du aurten ere: zazpi film luze emango dituzte, hauetako hiru Julio Verne Pelikula Onenaren Saria jasotzeko aukerarekin, eta beste bi Opera Prima Onenaren sarirako hautagai. Lan hauen guztien zuzendariak Nantesen izango dira euren lanak aurkezteko, eta emanaldien ondoren ikusleekiko eztabaida saioetan parte hartuko dute, inpresioak partekatzeko. Kimuak 2014 bildumako zazpi film laburrak ere emango ditu jaialdiak, besteak beste. Gainera, Kimuak programako arduradun Txema Muñoz Dokumental Onenaren Sariko epaimahaikide izango da.

Ez da nolanahiko presentzia izango euskal zinemarena, Sail Ofizialean eta Opera Prima Sarian lehiatuko diren pelikulen %50 euskal produkzioak izango baitira. Metraje laburreko bi euskal pelikula Film Labur Onenaren Sarirako hautagai izango dira. Eta gazteentzat antolatu duten emanaldi berezia ere euskalduna izango da.

Euskal zinemak azken 15 urte hauetan izan du presentzia Nantesko Jaialdian, eta euskal ekoizpenentzat gure mugetatik kanpo dagoen programarik osatu, beterano eta egonkorrena eskaintzen du. Eusko Jaurlaritzak lagundu zuen 2001ean Fenêtre Basque saila sortzen, eta Etxepare Euskal Institutuak hartu zuen lekukoa gero. Harrezkero, ikusle nahiz merkatu frankofonoengana hurbiltzeko ezinbesteko bide bihurtu da leiho hau euskal artista eta sortzaileentzat.

 

Fenêtre Basque 2015: egitaraua

 

 

Film luzeak

Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga*

Los Tontos y Los Estúpidos, Roberto Castón*

Negociador, Borja Cobeaga*

A escondidas, Mikel Rueda**

La noche del ratón, David Losada**

Lasa eta Zabala, Pablo Malo

1980, Mikel Arteta

*Film Onenaren Julio Verne Sarirako hautagai

**Opera Prima Sarirako hautagai

 

 

Kimuak 2014

A serious comedy, Lander Camarero.

Anómalo, Aitor Gutiérrez.

Don Miguel, Kote Camacho.

Hubert Le Blonen azken hegaldia, Koldo Almandoz.

Sailor’s grave, Vuk Jevremovic, Carlos Santa, Cecilia Traslaviña, Juan Camilo Gonzalez, José Belmonte, Isabel Herguera, Wang Liming, Cheng Kemei, Richard Reeves, Koldo Almandoz.

Soroa, Asier Altuna.

Zarautzen erosi zuen, Aitor Arregi.*

 

Gainera Film Labur Onenearen Sarirako lehiatuko da:

Loco con ballesta de Kepa Sojo*

*Film Labur Onenaren Sarirako hautagai

 

Gazteentzat emanaldi berezia:

Papá soy una zombi (2011), Ricardo Ramón eta Joan Espinach

 

Dokumental Onena Saria 2015:

Kimuak programaren arduradun Txema Muñoz Dokumental Onenaren Sariko epaimahaikide izango da.

 

 

Gasteizen, 2015eko martxoaren 20an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2015.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco en el Festival de Cine De Nantes" http://t.co/lkHvlnpZyW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)