Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

35 upategi Düsseldorf-en egin den (Alemania) prowein azokako “Euskadi - Basque Country” standean

2015.eko martxoak 18
  • Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuorde Bittor Oroz Prowein azokan egon da Düsseldorfen (Alemania) Euskadiko 35 upategien presentzia babesteko
  • Erresuma Batuaren ostean, Alemania sendotu egin da euskal ardoetarako erreferentziako herrialde gisa, esportazioetan  20,7 milioi euroko balioarekin

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Elikaduraren Euskal Industria kanpoan sustatzen laguntzeko jardueren barruan, PROWEIN 2015 azokan Euskadiko upategien baterako parte hartzea antolatu du martxoaren 15 eta 17an.

Euskadiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ematen dion laguntza erakusteko eta azken berritasunak hurbiletik ezagutzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Politikako zuzendari Peli Manterola edarien sektoreko hitzordu horretara joan dira.  

2015eko edizioan, Eusko Jaurlaritza hamargarren urtez jarraian ari da parte hartzen, 273m2-ko stand batekin, Euskadiko  elikagaien industrian kalitatezko ardoak (J.D.ko ardoak), J.D.ko txakolinak edota beste edari alkoholdun batzuk ekoizten diharduten enpresei lekua emanez.

Prowein sendotu egin da Europako azokarik garrantzitsuena eta esanguratsuena moduan, eta munduan dauden ardo eta beste edari alkoholdun batzuen ekoizlerik garrantzitsuenak ditu bere erakusketarien artean. Azoka profesionalei zuzenduta dago esklusiboki, eta bertara doazen bisitariak banaketa kanal guztietako erosle adituak dira (handizkariak, ostalaritzako industria, catering-a, txikizkari espezializatuak, inportatzaileak, banaketa kate handiak, etab.)

Esportazioei buruzko datuak

2014a oso urte ona izan da atzerrian egindako euskal ardoen salmentei dagokienez, eta baieztatu egin da azken urteetan ikusten ari den joera. Hala, 2014ko urtarriletik azarora bitartean, Euskadik 48,9 milioi litro esportatu zituen guztira, 169,3 milioi euroko balioarekin.

Erresuma Batua da euskal ardoen merkatu nagusia, hara esportatutakoaren balioa 39,5 milioi eurokoa baita, eta haren ostean, Alemania dugu euskal ardoen erreferentziazko herrialdeetako bat, 20,7 milioi euroko esportazioekin, eta hirugarren lekuan, berriz, Estatu Batuak daude, 18,4 milioi euroko esportazioekin.

Hauek dira “Euskadi Basque Country” standean ordezkatuta dauden 35 enpresak:

  • BODEGAS DE LA MARQUESA-VALSERRANO
  • BODEGAS TIERRA
  • BODEGAS ITSASMENDI
  • ZUAZO GASTON
  • BODEGAS LARCHAGO
  • BODEGAS FERNÁNDEZ DE PIÉROLA
  • BODEGAS JAVIER SAN PEDRO ORTEGA
  • VIÑEDOS DEL CONTINO
  • VIÑA REAL
  • BODEGAS LUIS ALEGRE-RIOJA ALAVESA
  • DONIENE GORRONDONA TXAKOLINA/
  •  BODEGAS GARCIA DE OLANO
  • BODEGAS MEDRANO IRAZU
  • BODEGAS FOS
  • TXAKOLI K5
  • ASOCIACION DE BODEGAS DE RIOJA ALAVESA
  • BODEGAS COVIL

 

 

  • TALAI BERRI TXAKOLINA
  • TXAKOLI UNO
  • FINCA DE LA RICA
  • HIRUZTA TXAKOLINA
  • BODEGAS SEÑORÍO DE ARANA
  • BODEGAS LOLI CASADO
  • BODEGAS OSTATU
  • BODEGA GORKA IZAGIRRE
  • ASOCIACION DE BODEGAS DE RIOJA ALAVESA
  • BODEGAS Y VIÑEDOS PUJANZA
  • SEÑORIO DE ASTOBIZA
  • ARABAKO TXAKOLINA
  • ARTUKE BODEGAS Y VIÑEDOS
  • BODEGAS RUIZ DE VIÑASPRE
  • BODEGAS HERMOSILLA
  • BODEGAS ESTRAUNZA
  • BODEGAS DIEZ CABALLERO
  • BODEGAS PAGOS DE LEZA
  • BODEGAS VIÑASPRAL

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    35 bodegas vasgas presentes en la feria Prowein que se celebra en Düsseldorf (Alemania) http://t.co/rHOLF2QJDd

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)