Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Azkoitia, Bilbo eta Zumaiako hiru ikastetxek irabazi dute “Zure janaria ez da hondakina” bideo lehiaketa

2015.eko martxoak 18

Bederatzi ikasle, Azkoitiko  Floreaga Salestar, Bilboko La Inmaculada – Hijas de Jesús eta Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeetakoak, irabazle izan dira “Zure janaria ez da hondakina” bideo lehiaketaren bigarren edizioan, hurrenez hurren DBH, Batxilergo eta sare sozialen kategorietan. Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordinatzeko Organoak (HHKKO) antolatutako ekimen bat da –erakunde horren partaideak dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila, hiru Foru Aldundiak eta Ihobe sozietate publikoa, idazkaritza tekniko gisa-. 

Sariak banatzeko ekitaldia gaur izan da, Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan, eta parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazio zuzendari Alejanda Iturriozek, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Belen Etxebarriak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Azpiegituren zuzendari Marta Barcok eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen zuzendari Ainhoa Iraolak, horiek guztiak HHKKO osatzen duten instituzioen ordezkari gisa. 

DBH eta Batxilergo kategorietan saritutako ikasleek –Floreaga Salestar eta La Inmaculada – Hijas de Jesús ikastetxeetakoek- iPad mini eta diploma bana jaso dute sari moduan. Gainera, sari berezi bat eman da sare sozialetan onarpen handiena izan duen bideoarentzat; kasu horretan, irabazleak Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleak izan dira. Saria da itsasontzi-txango bat egitea Urdaibaiko Biosfera Erreserbako kostaldea ezagutzeko, eta bisita gidatu bat Euskadiko Biodibertsitate Zentroan. 

Gazteentzako lehiaketa  

“Zure janaria ez da hondakina” bideo lehiaketaren bigarren edizioaren deialdia Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordinatzeko Organoak egin zuen, Euskadiko 12 eta 18 urteko ikasle guztien artean, 2014ko azaroaren 22tik 30era bitartean Euskadin egindako Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen kariaz. Lehiaketaren helburua da herritarrak–batez ere gazteenak- sentsibilizatzea elikagaien kontsumo arduratsuaz eta kontsumitu ez diren elikagaietatik sortzen diren hondakinen kantitate handia murrizteko beharraz. 

“Gure ustez, beharrezkoa kontzientzia sortzen jarraitzea elikagaiak alferrik botatzearen inguruan –adierazi du Alejandra Iturriozek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren zuzendariak-, zeren gazteriak ordezkatzen baititu planetak eskaintzen dizkigun baliabideak oraindik ere erabil ditzaketen etorkizuneko belaunaldiak. Horregatik, funtsezkotzat hartzen dugu bai haren parte-hartzea eta bai kontsumo arduratsuari eta ingurumena zaintzeari buruzko kontzientziazio-mezu bat hedatzea”. 

Egiten diren kalkuluen arabera, Euskadin erosten diren elikagaien ia % 8 zaramara botatzen da, prestatu ere egin gabe; horrek esan nahi du urtean 50 kilo eta 200 euro inguru botatzen direla biztanle bakoitzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @XabiGV
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    Tres centros educativos de Azkoitia, Bilbao y Zumaia ganan el concurso de vídeo “Tu comida no es un residuo” http://t.co/IO1wFFu0ac

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Belén Etxeberria, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria; Marta Barco, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Azpiegituren zuzendaria; Ainhoa Iraola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen zuzendaria