Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko trenbide-sare berriak «garraio jasangarriaren garapenean eta hego-mendebalde atlantikoaren gizarte-kohesiorako» duen garrantzia nabarmendu du Oregik

2015.eko martxoak 18

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik nabarmendu du «euskal trenbide-sareak zerbitzua ematea beharrezkoa» dela «Europarentzat eta hego-mendebalde atlantiko osoarentzat pertsonen eta salgaien garraiobide jasangarri gisa». 

Europako legebiltzarkideek euskal  «Y»aren lanak ikusteko Bergarara egindako bisitan, Oregik hauxe nabarmendu du: «garraio jasangarriaren intermodalitateak Europar Batasunaren apustua eta beharrak markatzen ditu jada. Gure euroeskualdearen kasuan, trenbide berriak, oroz gain, gure  hirien arteko gizarte-kohesioa hobetuko du, eta gainera, gure herrialde eta eskualdeetako ekonomiaren eta gizartearen sustapen estimulatzailea ere ekarriko du». 

Europako Parlamentuko kideen artean Izaskun Bilbao eta Eider Gardiazabal eurodiputatuak zeuden, zeinek Bergarako tren-bidezubia ezagutu duten hainbat estatutako beste lankide batzuekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)