Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak Lauaxetaren bustoa laga dio Gasteizko Udalari

2015.eko martxoak 18
  • Bustoa kokaleku berrian dago jada, Karmeliten komentu ondoko plazan, olerkariak azken egunak igaro zituen lekuan
  • Ekitaldian Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, eta Iñaki Garcia Calvok, Gasteizko Udaleko Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuaren zinegotziak, parte hartu dute

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta Gasteizko Udaleko Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuaren zinegotzi Iñaki García Calvok, Lauaxeta poeta bizkaitarraren bustoaren lagatze ekitaldian parte hartu dute. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Udalari bustoa utzi dio eta bi ordezkari politikoek lagapena hiriburuko Karmeliten komentu ondoko plazan burutu dute.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Olatz Garamendi, HABEko zuzendari Joseba Erkizia, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Jorge Giménez eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari Joseba Lozano, bai eta kultur munduko aurpegi ezagunik ere, Bernardo Atxaga idazlea, kasu.

Bustoa jartzeko aukeratu den tokia (Gasteizko Karmeliten komentu ondoko plaza) ez da edonolakoa. Izan ere, Lauaxeta komentuan bertan egon zen espetxeratuta Gerra Zibilean. Aipatu beharra dago, kokaleku hau aho batez onartu zuela Gasteizko Udalak Osoko Bilkuran, alderdi guztien parte hartzearekin. Lauaxeta1937an fusilatu zuten Gasteizko Santa Isabel hilerrian. 

Lagatze honek 10 urteko iraupena du baina luzatzeko aukera ere badago.

Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, honakoa aipatu du gaur goizeko ekitaldian: “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko sailburua naizen aldetik ohore bat da, Lauaxetaren aurrean hizketan aritzea. Euskal historiaren erreferentzia erraldoi baten aurrean jarduteak nire bihotz erraiak asaldatzen dizkit”.

Eta gehitu du: “Gasteizen fusilatu, poeta baten bizitza lapurtu eta arnasarik gabe utzi zuten demokrazia bizitzaren gainetik jartzen zuen demokrata bat. Eusko Gudarosteko aginte katean erantzukizun handiena izan zuen poeta berritzailea hil zuten”.

 

Gasteizen, 2015eko martxoaren 18an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Garcia Calvo; Bernardo Atxaga