Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia 2015-2020 komunikatzeko. (2015-03-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 17

LABURPENA

JAURLARITZAK 2015-2020 ALDIRAKO LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNEKO EUSKAL ESTRATEGIA ONARTU DU

Jaurlaritzak argi berdea eman dio 2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategiari eta laster bidaliko du Legebiltzarrera. Datozen urtetan gauzatuko diren jarduerak daude jasota dokumentu horretan, laneko jardueren berezko arriskuen zergatiak jatorrian deuseztatzeko edo murrizteko asmoz.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak gaur goizean ezagutarazi die gainerako gobernukideei EAEko herritarren lan-baldintzak hobetzera bideratutako Osalanek egindako lan-tresna hori. Garatzeko, 27 milioi euroko hasiera kontu-saila aurreikusi da.

2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategiaren ikuspegia honela laburbildu daiteke: lan-ingurune osasungarria bizitza osasungarriaren alderdietako bat da. Horretarako, laneko arriskuen prebentzioa bere egin behar dute eragile guztiek, eta interes partekatuko arlo eta enpresa-bikaintasunaren nahiz ondo egindako lanaren bereizgarri iritzi behar diote. Horiek barneratzeak berekin dakar enpresaren etengabeko hobekuntza-prozesuan prebentzioa txertatzen duten kudeaketa-ereduak ezartzea. Horretarako, planak honako eginkizun hauek hartzen ditu bere gain:

Segurtasuna eta osasuna txertatzea euskal jendartea bereizten duen ondo egindako lanaren eta enpresa-bikaintasunaren kulturan.
Inplikatutako eragileei EAEko enpresa eta herri-administrazioetako laneko arriskuen prebentzioko jarduerak gauzatzen laguntzea.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea sustatzea.
Beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko, balioa erantsiz.
Laneko arriskuen prebentzioan esku hartzen duten eragileekin lankidetzan jardutea, horien denen eta, oro har, herritarren parte-hartze aktiboa sustatuta.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Anginma
    2015.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    Acuerdo de comunicación de la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020. http://t.co/aUAYpFn9Z0