Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ezohiko uholdeak direla-eta aparteko laguntzak artikulatzeko dena. (2015-03-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 17

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK OHIZ KANPOKO LAGUNTZAK ONARTU DITU UHOLDEEK ERAGINDAKO KALTEEI AURRE EGITEKO

Oregi: Finantza-erakundeek uholdeak jasan dituzten pertsona edo erakundeei kalteak konpontzeko edo kaltetutako aktiboak berrezartzeko ematen dizkieten lehentasunezko maileguen interes-tasa murrizteko dekretua onartu dugu

Laguntzak etxebizitza-gastuetara, eraikuntza-lanetara, ordezko ibilgailuak erostera zein nekazaritza, industria, merkataritza, zerbitzu eta turismo arloetara bideratuko dira.

Maileguaren gehieneko zenbatekoak ezingo du laguntza jaso ditzaketen inbertsioen balioa gainditu, eta, ibilgailuen kasuetan, 2.500 euro arteko laguntzak emango dira beste ibilgailu bat erosteko.

Eusko Jaurlaritzak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak zein aseguru-etxeek 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako uholdeetako kalteei aurre egiteko emandako kalte-ordainentzako laguntza osagarriak onartu ditu nekazaritza, industria, merkataritza, zerbitzu, ostalaritza eta turismo arloetarako zein etxebizitza-gastuetarako, eraikuntza-lanetarako edota ordezko ibilgailuak erosteko. Hain zuzen ere, finantza-erakundeek uholdeak jasan dituzten pertsona edo erakundeei ematen dizkieten lehentasunezko maileguen interes-tasa murrizteko dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak.

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak nabarmendu duenez, urtarril, otsail eta martxoan izan berri diren uholdeek kalteak eragin dituzte bai ondasunetan, bai industria-jardueran, bereziki udalerri jakin batzuetan. Hori dela eta, beharrezkoa zen modu koordinatuan neurriak hartzea ondorio horiei aurre egiteko. Horrenbestez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren proposamena jarraituz, Gobernu Kontseiluak laguntza sorta bat onartu du.

Oregik argitu duenez, finantza-erakundeek uholdeak jasan dituzten pertsona edo erakundeei kalteak konpontzeko edo kaltetutako aktiboak berrezartzeko ematen dizkieten lehentasunezko maileguen interes-tasa murrizteko dekretua onartu dugu zehazki. Pertsona bakoitzak eskatutako maileguaren gehieneko zenbatekoak ezingo du laguntza jaso ditzaketen inbertsioen balioa gainditu, eta, ibilgailuen kasuetan, 2.500 euro arteko laguntzak emango dira ordezko ibilgailu bat erosteko.

Gaur onartutako dekretuan aurreikusitako laguntzak beste administrazio publiko batzuek onartutakoekin bateragarriak izango dira. Hori bai, pertsona edo erakunde onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari ezagutarazi beharko dio beste administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribatu batetik bestelako diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik jasotzen baldin badu helburu berarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau