Berriak Osasuna
Eu

Euskadi eta bere Carewell proiektua urteko ekimen onenetako bat bezala saritu ditu Correo Farmacéutico aldizkariak

2015.eko martxoak 17

Euskadi buru duen Carewell proiektua, Osakidetzaren eta Kroniguneren bidez, «Urteko ekimenik onenetakotzat» jo du Correo Famacéutico aldizkariak; izan ere, beren ekarpenarekin osasunaren mundua hobetzen laguntzen duten pertsona horien eguneroko eginkizuna nabarmentzen duten Sarien XII. edizioa ospatu du argitalpen honek.

Carewell paziente pluripatologikoentzat arreta integrala emateko bide berriak ikertzen dituen proiektu europarra da eta, bertan, herrialde hauek parte hartzen dute: Italiak, Galesek, Poloniak eta Kroaziak.

Proiektu hau osasun-arazo konplexuak eta arreta sozialeko beharrak dituzten pazienteentzako zaintza eta laguntza-zerbitzua hobetzeari buruzkoa da eta hori bi bideren bidez egiten du: arreta integratuaren koordinazioaren eta etxeko ahalduntzea, arreta eta euskarriaren bidez, informazio- nahiz komunikazio-sistema (IKT) berriak garatuta eta erabilita. Carewellproiektuaren helburua da kostu-efektiboak diren eta, Europan, parte hartzen duten herrialdeen hainbat eskualdetan buru izango diren arreta integralaren eredu berriak proposatzea, ezartzea eta balioestea paziente pluripatologiekoei.

Carewell Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategikoen barnean dago eta, zehazki, jarduketa proaktiboaren barnean, kronikotasunaren, zahartasunaren eta mendekotasunaren erronkei heltzeko, baita osasun-sistemaren iraunkortasunari eta pazienteekiko arreta, horien bizitza-kalitatea eta emaitzak hobetzeko berrikuntza-gaitasunari ere.

Azken urteetan, Osakidetzaktresna hauek guztiak ezarri ditu: errezeta elektronikoa, sail arteko kontsultak, telemonitorizazioa, Osasun Karpeta, paziente aktiboaren ataria eta jarraipeneko deiak. Horiek guztiek profesionalen arteko koordinazioa hobetzen lagundu dute eta pazienteak duen gaixotasuna kudeatzerako garaian, pazienteak parte-hartze handiagoa izaten ere lagundu dute.

Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari María Aguirrek eta Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazak Osasun Sailaren izenean saria jaso dute, Madrilen, gaur (astelehena) izandako ekitaldian. Aguirrek hau baieztatu du: «Profesional askoren lanari egiten zaion aitorpena da; izan ere, profesional horiek egunero euskal sistema sanitarioa eraldatzen eta hobetzen laguntzen dute, herritarrei arretarik onena eskaintzen jarraitzeko».

Zuzendariak Europako kideekin duten lankidetzak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du; horrez gain, interes globaleko garapenei laguntzeko sistema sanitarioaren gaitasuna ere nabarmendu nahi izan du, eta gogorarazi du Euskadi zahartze aktiboarekin eta osasungarriarekin lotuta dauden berrikuntza-arloei dagokienez, erreferentziako eskualdeetako bat dela.

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    Carewell (Osakidetza + Kronigune) premiados como una de las mejores iniciativas del año por Correo Farmacéutico http://t.co/1yy8J271MA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)