Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Uriarte Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluarekin elkartu da, IV. Euskal Planaren funtzionamendua aztertzeko

2015.eko martxoak 17

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren Osoko bilkuran buru izan da gaur arratsaldean Lakuan egin den batzarrean. Bilera honen helburua Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana osatzeko egindako lanaz eta etorkizunean izan beharko duen garapenez iritziak batzea izanik, bertaratutako eragile guztiek balorazio positiboa egin dute. Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana 2014 urtearen amaieran onartu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)