Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategia onartu du

2015.eko martxoak 17

Jaurlaritzak argi berdea eman dio 2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategiari. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak Kontseilua bildu ondorengo prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, agiri horretan jaso dira datozen urteetan lanari atxikitako arriskuen kausak jatorrian deuseztatzeko edo murrizteko jarduerak.

Osalanek egindako bitarteko honetara 27 milioi euro bideratzea aurreikusi da, eta herritarren lan-baldintzak hobetzeko helburua du. Planak hainbat lan hartu ditu bere gain, segurtasuna eta osasuna ondo egindako lanaren seinaletzat jotzea, arriskuak prebenitzeko jarduerak gauzatzea, prebentzio-araudia betetzea edota erakunde arteko koordinazioa, esaterako.

KONTZILIZAZIOA ETA SEME-ALABENGATIKO LAGUNTZAK

Bestalde, Toñak seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dekretuari eta familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko laguntzak arautzen dituenari egindako aldaketen berri eman du. Bi-biak aurrerantzean familia-errenta estandarizatzeko sistemaren arabera arautuko dira. Ángel Toñak azaldu duenez, dekretu berri honen bitartez, tratu ekitatiboagoa eman nahi zaie familia mota eta egoera bakoitzari. 

UHOLDEEN KALTEAK ARINTZEKO LAGUNTZAK

Ana Oregik ere parte hartu du prentsaurrekoan. Esan duenez, Eusko Jaurlaritzak salbuespenezko laguntzak bideratuko ditu uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko. Oregik argitu duenez, «finantza-erakundeek uholdeak jasan dituzten pertsona edo erakundeei kalteak konpontzeko edo kaltetutako aktiboak berrezartzeko ematen dizkieten lehentasunezko maileguen interes-tasa murrizteko dekretua onartu dugu zehazki». Laguntzak etxebizitza-gastuetara, eraikuntza-lanetara, ordezko ibilgailuak erostera zein nekazaritza, industria, merkataritza, zerbitzu eta turismo arloetara bideratuko dira. Maileguaren gehieneko zenbatekoak ezingo du laguntza jaso ditzaketen inbertsioen balioa gainditu, eta, ibilgailuen kasuetan, 2.500 euro arteko laguntzak emango dira beste ibilgailu bat erosteko.

ETIKA ETA JOKABIDE KODEA

Bestalde, gobernu-kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Etika Publikorako Batzordearen lehen memoria aurkeztu du gaur. Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak emandako azalpenen arabera, abiarazi osteko lehen balantzea da, egindako 27 kontsultak barne hartu dituena. Halaber, Jaurlaritzak Etika eta Jokabide Kodearen hiru paragrafo aldatu ditu funtzionamendua hobetu eta eraginkortasuna areagotzeko. Izenpetu beharreko pertsona-kopurua handitu da, baita sinatzaileek bete beharreko balio, printzipio eta jokabide sorta ere.  Gainera, betetzen ez denerako aurreikusitako zigor sorta handitzea erabaki du, «kargu publikodunen jokabidea modu eraginkorragoan aldatzeko, zuzentzeko eta hobetzeko». Aldaketen artean, Txetxu Ausín filosofia doktorearen batzorde-kide izendapena dago, Daniel Innerarityren ordez jardungo dena. Erkorekak batzordean egindako lana eskertu dio Innerarityri.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.03.17)

 

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JcerezoHUNE
    2015.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/t8acyLTY7c #prl

  • @JMCPRL
    2015.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno ha dado luz verde a la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo para el periodo 2015-2020. http://t.co/HL9ACGhXCo

  • @LaboralPasaia
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/9HCp8ghLrz http://t.co/DxOYMGuazA

  • @imanolwarrior
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/t8acyLTY7c #prl

  • @Robertmendi
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/t8acyLTY7c #prl

  • @MutuaFM
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/t8acyLTY7c #prl

  • @PRLMataro
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/t8acyLTY7c #prl

  • @UgtDanaSAC
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/t8acyLTY7c #prl

  • @Aepsal
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 http://t.co/t8acyLTY7c #prl

  • @LaboralPasaia
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @GesubCAEOnline: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 >> http://t.co/Lg41BBRmYy

  • @GesubCAEOnline
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 >> http://t.co/Lg41BBRmYy

  • @serghiosgm
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliRicoG: Gobierno Vasco: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 #SST http://t.co/4TvRAz

  • @LoliRicoG
    2015.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 #SST http://t.co/4TvRAziymx

  • @anetoup
    2015.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliRicoG: Gobierno Vasco: El Gobierno aprueba la Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2015-2020 #SST http://t.co/DY965U

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)