Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Kudeaketa Aurreratuaren Sari berriaren aurkezpena

2015.eko martxoak 16

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak eta EUSKALITeko presidente Josetxo Hernándezek Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria aurkeztu dute gaur goizean. Eusko Jaurlaritzak enpresa-kudeaketa aurreratua bultzatzeko eginiko apustua osatu nahi du aipatutako sariak. 

Sari horien helburua kudeaketako erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko. 

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek. 

Eusko Jaurlaritzak eta EUSKALITek uste dute beste pauso bat emateko ordua iritsi dela, azken hamarkadetan erakunde publikoek eta pribatuek errekonozimendua, kalitatea, bikaintasuna, berrikuntza edo gizarte-erantzukizuna, besteak beste, hobetzeko lan egin baitute; horrenbestez, beren iritziz Kudeaketa Aurreratuko Eredu bat proposatu beharra dago, aurretik aipatutako elementuak txertatuta. 

Aipatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduak enpresa edo erakunde ororen eraginkortasun eta lehiakortasunerako funtsezko sei osagai biltzen ditu, hau da: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak. 

Erakundeen lehiakortasuna egituratzeko kudeaketa-sistema garatzeko oinarria dira elementu horiek, betiere hau bilatzen dutela kontuan hartutik: 

  • Pertsonengan proiektu partekatu bateko kide izateko sentimendua sortzea.
  • Erakundea bezeroenganantz orientatzea ezberdintzeko balio-ekarpena eginez.
  • Berrikuntza erakundearen esparru guztietan aplikatzea.
  • Gizartearekiko konpromisoa sendotzea.
  • Epe luzeko ikuspegia sortzea, argi eta garbi zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuta.
  • Interes-talde guztientzat emaitza pozgarriak lortzea modu jasangarri eta orekatuan

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria 

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da EAEko erakundeen artean kudeaketa aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko. 

Honela egituratuta dago errekonozimenduaren eskema: 

KUDEAKETA AURRERATUAREN DIPLOMA

EUSKALITen kanpoko kontraste-zerbitzua jaso ez ezik, Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa ere erakusten duten erakundeak aintzat hartzen ditu Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Diplomaren bidez. 

KUDEAKETA AURRERATUAREN ERREKONOZIMENDUAK

Eusko Jaurlaritzak Brontze, Zilar eta Urrezko errekonozimenduak ematen ditu kanpoko ebaluazio globala jaso ondoren kudeaketan aurrerapen-maila nabarmena lortzen duten erakundeentzat (Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren balorazio-taulen arabera). 

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria Euskadiko kudeaketaren errekonozimendu gorena da. Errekonozimendu hori erdiesteko aurreko urteetan Urrezko Errekonozimendua lortuta eduki behar dute, eta kanpoko ebaluazio espezifikoa ere gainditu behar dute kudeaketa-elementu jakin batean: ESTRATEGIA, BEZEROAK, PERTSONAK, GIZARTEA edo BERRIKUNTZA.  

EUSKALITen lan onartua

 Errekonozimendu horiek eman eta kudeatzeaz arduratzen da EUSKALIT kanpoko ebaluazio-zerbitzuaren bitartez. EUSKALITekin modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatutako Ebaluazio Klubari esker ematen du aipatutako zerbitzua. 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Euskaliteko presidente Josetxo Hernándezekin batera, EUSKALITeko Patronatuko erakundeak eta Kudeaketa Aurreratua lehiakortasuneko elementu giltzarri gisa bultzatzearekin konprometituta dauden beste enpresa batzuk ere izan dira saria aurkezteko ekitaldian. Horien artean hauek parte hartu dute: ASLE, MONDRAGON, CAF, Sener, Idom, ITP, EUSKALTEL, OSAKIDETZA, Kutxabank, IK4 Researche Alliance, Bizkaiko Foru Aldundia, BBVA, EEE, Bilboko Merkataritza Ganbera, Spri, Innobasque, Soraluce, Tubacex, Ega Master eta VELATIA.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AsierAres
    2015.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Presentación del nuevo Premio a la Gestión Avanzada http://t.co/5KL14hmhvm

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josetxo Hernández, Presidente de EUSKALIT