Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

VISESAk egurraren eta eraginkortasun energetikoaren alde egin du Hondarribiko 65 etxebizitza babestuetan

2015.eko martxoak 16

Gaur, martxoak 16, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak, Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta lagun, Visesak Muliaten (Hondarribia) sustatuko dituen 65 etxebizitza babestuen proiektua aurkeztuko du. Egur kontralaminatuko oholen bidezko eraikuntza-sistema aurrefabrikatuarekin gauzatuko diren energia-kontsumo ia nuluko eraikinak dira sustapenaren balio bereizgarria. 

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Sozietate Publiko Visesak 65 babes ofizialeko etxebizitza sustatuko ditu Hondarribian. Bi bloke eraikiko dira, eta erdian plaza bat, 36.Muliate eremuko a.300/2 lursailean, hain zuzen. Proiektu bereizgarri eta aitzindaria da EAEn, gainerako eraikinen aldean, egur kontralaminatuko oholak erabiliko direlako egitura-elementu gisa hormetan, barnealdetan, fatxadetan, solairu-egituraketan eta estalkietan, hala nola igogailuaren eta eskaileren zuloan, eta energia-kontsumo ia nuluko eraikina izango delako (A motako energia-egiaztagiria).  Proiektua gauzatzeko, Visesak obra-lizitazioaren baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera, modu jasangarrian ekoitzitako egurra erabili beharko da (V-038 EAEko etxegintza jasangarriaren gida) eta FSC, PSFC edo antzeko basogintza-egiaztagiriak balioetsiko dira, baita egurraren ekoizpen lekuak jasandako inpaktua, eta, ondorioz, garraioak eragindakoa, murrizteko neurriak ere.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña, Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta, Etxebizitzako sailburuorde Covadonga Solaguren eta Visesako zuzendari nagusi Marcos Muro bertan bilduta, gaur aurkeztuko da Hondarribiko proiektua, udalerriko biztanleei etxebizitzarako sarbidea errazteko bidean urrats bat gehiago dena. 

32 salmentako babes ofizialeko etxebizitzaz eta 33 alokairuko babes ofizialeko etxebizitzaz osatuta dago sustapena, Eusko Jaurlaritzak alokairuko etxebizitzen parke publikoaren alde egin duenaren seinale. 33 horietatik 15 Udalari emango zaizkio lurzoruaren truke. Gainerako 18ak alokairu-politikaren bidez etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko xedea duen Eusko Jaurlaritzaren sozietate Alokabidek erosi eta kudeatuko ditu. 

Sustapenaren ezaugarriei dagokienez, etxebizitzak pertsona guztien beharretara egokituko dira; salmentako etxebizitzek 2, 3 eta 4 logela izango dituzte, eta alokairukoek 1, 2 eta 3. 56,86 m2u eta 103,97 m2u (gutxi gorabehera) artekoak izango dira salmentako etxebizitzak, eta 41,33 m2u eta 85,34 m2u (gutxi gorabehera) artekoak alokairukoak. 2 logelako etxebizitzak 129.764,76 euro kostako dira merkeenak; 3 logelakoak, 164.355,01 euro merkeenak; eta 4 logelakoak, 197.749,35 euro merkeenak. (+BEZ). Etxebizitza guztien prezioak barne hartzen ditu garajea, trastelekua eta altzariz eta A motako etxetresna elektrikoz hornitutako sukaldea. 

Sustapeneko 32 salmentako babes ofizialeko etxebizitzen zozketa iragan otsailaren 12an egin zen. Guztira, 113 lagunek eman zuten izena. Zozketa publikoa streaming bidez ikusi ahal izan zen Eusko Jaurlaritza-Irekiaren webgunean eta Visesaren webgunean:www.visesa.com

Gainera, sustapeneko eraikinen beheko solairuan supermerkatu bat egongo da, bertakoei zerbitzu emateko.

Sustapenaren eraikuntza-proiektua hasierako fasean dago. Martxoan lizitatuko da obra-gauzapena eta, aurreikusitakoaren arabera, aurtengo azken hiru-hilekoan hasiko dira lanak. Etxejabeak 2018 lehen seihilekotik aurrera bizi ahalko dira etxe berrietan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @azpitarte63
    2015.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    VISESA apuesta por la madera y la eficiencia energética en las 65 viviendas protegidas de Hondarribia http://t.co/P0N3d02Lww

  • @JGorbena
    2015.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    VISESA apuesta por la madera y la eficiencia energética en las 65 viviendas protegidas de Hondarribia (#Euskadi) http://t.co/4cTdWJlXsN

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitor Kerejeta, alcalde Hondarribia