Berriak
Eu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, Nazio Batuek urtero antolatzen duten emakumearen egoeraren inguruko konferentzian parte hartu dute

2015.eko martxoak 14

Emakunde eta Ordezkaritzako zenbait kidek, Nazio Batuen New Yorkeko egoitza nagusian urtero antolatzen den “Emakumearen egoerari buruzko konferentziaren (CSW)” 59.edizioan parte hartu dute. Aurtengo edizioak mundu osoko profesionalak bildu ditu eta Pekingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma onartu zenetik 20.urtemuga ospatu dute. Hau genero berdintasunaren inguruko, mundo mailako, dokumentu politiko garrantzitsuena da. 

Ekitaldi honekin, Beijingen adostutako akordioen betetze maila baloratu eta hartutako konpromizoak indartu eta sustatzea bilatu da.

Emakundeko zuzendariak adierazi zuenez, “gure herrialdearen eremuan lan egiten badugu ere, kontuan izan behar da emakume eta gizonen arteko berdintasun eza mundu mailako egiturazko arazo bat dela, eta nahiz eta herrialdeen artean ezberdintasun asko egon, kasu guztietan beharrezkoak izaten dira berdintasun politika eraginkorrak”.

Emakunde eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak aukera hau aprobetxatu dute nazioarteko zenbait erakunde multilateralekin elkartzeko, horien artean, Nazio Batuak Emakumeak, Garapeneko Banku Interamerikanoa eta Estatu Amerikarren Erakundea. Bilera hauetan erakundeen arteko harremanak sendotzeko pausoak eman dira. Modu honeta, Landaidak nazioarteko harremanen garrantzia azpimarratu zuen, “ezagutza, esperientziak eta materialak elkarbanatzeko aukera izaten baitugu”. Zentzu honetan, hirian egon bitartean Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzak eskainitako laguntza eta kolaborazioa eskertu zuen.

“Legislatura honetan, Emakunderen helburuetako bat, genero arloan erreferentzia diren nazioarteko erakundeekin marko kolaboratzaile bat sortzea da. CSW aukera paregabea da kolaborazio hauek martxan jartzeko, munduko beste lider batzuengandik ikasteko eta baita Emakunderen eskutik Euskadin genero arloan eman diren aurrera pausoak munduarekin elkarbanatzeko”, adierazi zuen Ander Caballero, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkariak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bilbaometropoli
    2015.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    @emakundEJGV y Delegación Gob. Vasco EE.UU. participan en Conferencia sobre estatus de las mujeres @UN_Women http://t.co/s7mnTg9l4r @irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)