Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskal turismoaren arloko profesionalentzako prestakuntza

2015-03-13

Euskadiko ITOURBASK turismo-bulegoen sarean lan egiten duten pertsonek aste honetan Eusko Jaurlaritzak sustatutako prestakuntza-jardunaldi batean parte hartu dute, Euskadiko baliabide turistikoen ezagutzan sakontzeko. Urtero bulego-sare honetan informatzen diren milaka bisitariri arreta ematen dieten 52 profesional Oarsoaldea eskualdean prestakuntza jasotzen aritu dira. Lehenik eta behin, Arditurriko meazuloak bisitatu dituzte, eta gero, Albaola eta Mater museo-itsasontzia.

Parte-hartzaile kopuruari dagokionez, jardunaldi arrakastatsua izan da, ITOURBASKeko ia bulego guztietako ordezkariak izan baitira. Gainera, berriz ere Iparraldeko hainbat profesional bildu dira, UDOTSI 64ko Sara, Bidarte eta Hazparnekoak, baita Lourdeseko funikularrekoak ere. Eusko Jaurlaritzak Itourbask 2003. urtean sortu zuen sei bulegorekin. Orduz geroztik, sareak etengabeko hazkundea izan du eta, egun, sareak 43 egoitza ditu 40 udalerritan banatuta. Urte hauetan guztietan bulego horietan ia 11 milioi pertsonen (10.738.930 bisitari) kontsultak jaso dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)