Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren larunbatean Eibarren autobusen ibilbidea aldatuko du

2015.eko martxoak 12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, martxoaren 14an, Eibarren (Gipuzkoa) autobusen ibilbidea aldatuko du, Eibar – Bartzelona BBVA Ligako futbol partiduaren ospakizunengatik antolatutako jarduerak direla eta.

Jarduera horiek erdiguneko oinezkoen gunea aurreratzea ekarriko du eguerdiko 12:00etara, eta ondorengo aldaketak Eibarren Euskotreneko autobusen zerbitzuan aipatutako ordutik aurrera:

•    Mallabia – Ondarroa eta Ermua – Azpeitia lineak (zirkulazioak Ondarroarantz eta Azpeitirantz, hain zuzen ere): behin Untzagako geldialdia burututa, taxi geralekuen aurrean, autobusak Bilborantz jarraituko dute, saihesbidera sartzeko, Ermuko sarreran kokatuta dagoen biribilgunetik. Hortik Azitaineraino joango dira, Estazio kaletik sartu gabe, Iparragirreko errepide berriaren ondoan geldialdia burutzeko eta Ondarroarantz edo Azpeitirantz jarraitzeko biribilgunean bertan biratuz. Bidebarrientako geralekua kendu egingo da, eta Azitaingo geralekua kokapen berrira eramango da. Kontrako noranzkoan, zirkulazioak Ondarroatik Mallabiara eta Azpeititik Ermura ez dute aldaketarik izango.

•    UDALBUS hiri barruko autobus zerbitzua: eguerdiko 12:00etatik aurrera zerbitzua kendu egingo da. Azken zerbitzua Amaña – Azitain: 11:20an. Azken zerbitzua Azitain – Amaña: 11:40an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko