Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Hondarribiko eta Irungo Udalek hitzarmena sinatu dute Parkea udalerri horietara zabaltzeko

2015.eko martxoak 12

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Hondarribiko eta Irungo Udalek gaur goizean lankidetza hitzarmena sinatu dute, Euskadiko Parkeen sarea zabaltzeko, politika orokorraren barruan.  

Sinatutako hitzarmenaren arabera, Hondarribiko eta Irungo Udalek koordinatuko dituzte Zubieta-Hondarribia inguruko  lurzoru mugakideen egiturazko antolamendua, sustapen eta interes publikoko jarduera ekonomikoak ezartzeko.  Ondorioz Bateragarritasun Plan bat egingo dute eremu horren hiri garapena burutzeko, bat etorriz bi hirietako Plan Orokorretan jasotakoarekin. 

Bestetik, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak Hondarribiko Udalaren aurrean idatzi eta aurkeztu egin beharko ditu beharrezko agiriak, Bateragarritasun Plana izapidetzeko. 

Zubieta-Urdanibia eremuak 515.000 m2 ditu, horietatik 365.000 m2 Hondarribian daude, eta 151.000m2  Irunen.  Horiek guztietatik 300.000 m2  jarduera ekonomikotarako erabiliko dira, 10.000tik 12.000ra bitarteko lanpostu sortzeko asmotan.

Gipuzkoan jarduera ekonomikoa sortzeari begira egindako lurzoru kudeaketa proiekturik handiena da.  Parkearen iritziz Zubieta-Urdanibia ingurura egin daiteke zabalkuntza, sustapen eta interes publikoko jarduera ekonomikoak ezartzeari begira interesgarria baita, izan ere eremuak berrikuntza-ardatz gisa eskaintzen duen ahalmena baloratzen du. Hitzarmena sinatu ondoren bi udalek 25.000na euro jarriko dituzte planeamenduko agiriak egiteko. 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen helburua,  besteak beste, teknologia balio handiko enpresentzako eremu fisikoak sustatu, garatu eta kudeatzea da, eta horrez gain Miramonen eta Galarretako eremuan (Hernani) egindako zabaltze lanekin jarraitzea; ondorioz, beharrezkoa du lurzoru berriak aurkitzea, ikerketarekin, goi teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotura duten jardueretarako lurrak bilatzeko.  

Hori guztia dela-eta, beharrezkoa da une honetan jarduera bizia duen parkearen garapenarekin jarraitzea Hala, ideia-lehiaketa bati ekin zaio Miramonen eraikin berri bat egiteko; horretarako 5 milioi euroko aurrekontua dago, eta 2017 urterako prest egongo da. 

Horrez gain, laster beste zenbait proiektu ere gauzatuko dira: Pasabide bat egingo da Miramonen inguruan komunikazioa eta irisgarritasuna hobetzeko, seiehun mila euroko inbertsioa egingo da, eta udaberrian eraikin berri bat inauguratuko da inkubazioa abangoardiako teknologiak lantzeko.   

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)