Berriak
qrcode

URAk Kantauriko Urkidetzari helaraziko dio hitzarmena sinatua Nerbioi Garaian ur-saneamendurako azpiegiturak egokitzeko lurrak berehala eskuratze aldera.

2015-03-11

URA-Uraren Euskal Agentziak — Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikia — sinatu du Kantauriko Urkidetzari proposatu dion lankidetzarako hitzarmen bat egitea eta datozen egunotan helaraziko dio Urkidetzak ere  sina dezan; hartara, Nerbioi Garaian ur-saneamendurako azpiegiturak egokitzeko lurrak berehala eskuratze aldera.

Proposaturiko akordioak dioenez, URAk konpromisoa hartu du gehienez 2,5 milioi euro (2015ean, 850.000 euro; 2016an, 1.600.000 euro) ordaintzeko eta Kantauriko Urkidetzaren konpromisoa litzateke lanok egiteko behar diren lurzoruen desjabetze prozesua kudeatzea.

Lan-hitzarmen horrek ahalbidetuko du EAEn egiteke diren ur-saneamendua hobetzeko  lan garrantzitsuenetakoak egiten hastea. Orobat, 1994ean administrazio zentralak eta administrazio autonomikoak hitzartutako akordioan (EAEra baliabide eta aprobetxamendu hidraulikoei buruzko eginkizun eta zerbitzuak transferitzeko) zehaztutakoari men egingo litzaioke; eta, urte berdinean bi administrazioek sinatu zuten Lankidetzarako Akordioarekin bat egingo luke (ibaien egoera ekologikoa suspertze aldera, hainbat azpiegitura hidrauliko eraikitzea aurreikusten zuena; Nerbioi Garaiko HUA barne).

Bigarren akordio horrek honakoa aurreikusten zuen: batetik, administrazio zentralak egitasmoak bere osotasunean ordaintzeko konpromiso hartzen zuen; bestetik, Euskadiko administrazioak bere gain hartzen zuen behar ziren lurzoruak lortu eta administrazio zentralaren eskutan jartzera.

Hitzarmenak ahalbidetuko du Nerbioi Garaian erabateko garrantzia duten lanak egitea; hala nola, Nerbioi Garaiko HUAk (Amurrioko Markijako HUA edota Laudioko Basaurbeko HUA) edo egiteke diren saneamendu-kolektoreak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)