Emandako aurrerapausoak aurkeztu ditu Euskadik Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Europako berrikuntza foroan
Europako Batzordeak antolatuta Bruselan martxoaren 9an eta 10ean egin den Summit for Innovation on Active and Healthy Aging goi-bileran izan da Euskadi, eman dituen aurrerapausoak aurkezteko.
Osasun Sailak Reference Site gisa hartu du parte foro horretan. Izendapen hori 2013an jaso zuen zahartze aktibo eta osasungarriari modu integralean eta berrikuntzan oinarrituta aurre egiteagatik eta arreta-sistema proaktiboen ikerkuntzan egindako lanarengatik. Euskadi erreferentzia da Europan, beraz, eta hainbat motako ekarpenak egiten dizkio European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing (EIP-AHA) ekimenari –Europako Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren aldeko Elkartea–, jardunbide egokiak azalduz eta partekatuz.
Hain zuzen ere, Europako Batzordeak Euskadi eta bere kideetako bat, Ipar Irlanda, hautatu ditu EIP-AHA ekimena aurkezteko, Europako jarduera gakoetako bat den aldetik, eta etorkizuneko bilakaeraz gogoeta egiteko.
Halaber, erakundeak jardunbide egokitzat jotakoetako bi aukeratu ditu –Osasun Aholkua eta Osasun Karpeta– Summiten harira antolatutako erakusketan ikusgai ipini eta zenbait eginbideren funtzionamendua azaltzeko.
Gainera, Carewell proiektuaren aurrerapausoak ezagutarazi dira. Euskadi da proiektu horren liderra, Osakidetzaren eta Kronikguneren bitartez, eta patologia anitzeko pazienteen arreta integralerako bide berriak garatzea du xede, informazioaren sistemak eta teknologiak direla medio.
Bestalde, Europako Foroa abagune bikaina gertatu da hainbat herrialde eta eskualderekin bi aldeko bilerak egin eta elkar ulertzeko memorandumak sinatzeko, Ipar Irlandarekin eta Akitaniarekin, esaterako. Eskoziarekin, berriz, MoU bat sinatzeko bidea hasita dago, hainbat esparru sanitario eta soziosanitariotan bi herrialdeen arteko harremanak estutzeko eta ikaskuntza bizkortzeko helburuarekin.
Gainera, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari María Aguirrek Bruselara egindako bilera ixteko, lan-bazkari baterako gonbidapena jaso du, Europako hainbat eskualde eta herrialderekin, tartean, Danimarka eta Suedia, gogoeta egiteko.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 10ean
-
2015-03-16
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Euskadi presenta sus avances en el Foro Europeo de #Innovación para un Envejecimiento Activo y Saludable http://t.co/WqK7X… -
2015-03-16
Comentario de Twitter:
#Euskadi presenta sus avances en el Foro Europeo de #Innovación para un #Envejecimiento Activo vía @Irekia http://t.co/EGoPrltUHz -
2015-03-15
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Euskadi presenta sus avances en el Foro Europeo de #Innovación para un Envejecimiento Activo y Saludable http://t.co/WqK7X… -
2015-03-14
Comentario de Twitter:
#Euskadi presenta sus avances en el Foro Europeo de #Innovación para un Envejecimiento Activo y Saludable http://t.co/WqK7XHc8BY @Irekia -
2015-03-14
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Euskadi presenta sus avances en el Foro Europeo de #Innovación para un Envejecimiento Activo y Saludable http://t.co/WqK7X…