Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura

2015.eko martxoak 13

Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzaren sailburuek legebiltzarkideek planteatutako galdera eta interpelazioei erantzuna eman diete.

4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak duen euskal nazioaren proiektuari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak uste du euskal nazioa ekintzekin eraiki behar dugula, ez hitzekin. Bere iritziz, ekintza horiek Estatutuko autogobernuaren defentsa, eguneratzea eta aurrerapena dira, labur esanda, egunetik egunera euskal nazioa eraikitzea.

Lehendakariaren ustez, Espainiako gobernuak Euskadirekiko inolako konpromisorik ez agertzea da arazoa. Horren adierazgarri dira akordiorako nahi ezagatik Konstituzio Auzitegian aurkeztutako 13 helegiteak eta Forondako aireportuarekiko, Arasur plataforma logistikoarekiko edota abiadura handiko trenaren konexioarekiko konpromiso eza. «Herrialde honen garapenaren eta aurrerabidearen alde, hitz asko baina ekintzarik bat ere ez duzue ematen», erantzun dio lehendakariak Euskal Popularrak taldeko legebiltzarkide Arantza Quirogari 

6. Interpelazioa, Pello Urizar Karetxe EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, euskal bideari buruz.

Lehenkariak esan du ez duela ulertzen «paper zuri batean oinarriturik» bide bat eraikitzeko EH Bilduren proposamena.  Urkulluk onartu du «garai berri batean» bizi garela, baina horrek ez duela «zerotik hastea» esan nahi, «Euskadiren historia idatzita» dagoelako. Urkulluk adierazi duenez, autogobernua bete dezatela lortzeaz gain (ez betetzearen kasuak dokumentatuta daude), hura eguneratzen ere saiatu behar dugu. 

Egunetik egunera euskal nazioa eraikitzea proposatu du, indarkeriarik gabeko egoera batean berriz saiatzea, lau tradizio politikoen partaidetzaz. «Ideologia guztien arteko benetako hitzarmen baten bidez euskal gatazka gainditzea da gakoa, estatuarekin beste itun bat lortu ahal izateko», esan du.

Horretako, Autogobernuaren batzorde txostengilea baliatu dezaketela gogorarazi die lehendakariak, alderdi politikoen artean ahalik eta adostasun handiena lortzeko helburua baitu. Dena den, akordioa lortzeko ezinbestekoa da partaidetza. «Eta parte hartzeko proposamenak aurkeztera eseri behar dugu eta denok iritzi berekoak ez garela onartu behar dugu; errazena alde egitea edo zerotik hastea delako», azaldu du lehendakariak.

8. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak Etxeraten ordezkariekin izandako bisitari buruz.

Lehendakaria euskal presoen senideen elkartearekin, Etxeratekin, bildu zen otsailaren 25ean. Lehendakariak azaldu duenez, presoak urruntzeko espetxe-politikak senideei, hau da, deliturik egin ez duten pertsonei eragiten dizkien arazo humanitarioez aritu ziren batez ere. 

Bizikidetza normalizatuan sakontzeko lan-ildoak identifikatzeaz ere hitz egin zuten, eta lehendakariak bat egiteko deia egin dio PPri. Izan ere, Urkulluren arabera, Alderdi Popularrak positibotzat jotzen du Kolonbiako bake-prozesua, baina Euskadikoan ez du parte-hartzen, ezta babesik edo laguntzarik ematen ere: «arduragabekeria ulertezina da», esan du Urkulluk. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)