Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Gure Xabiertxo erakusketaren inaugurazioa

2015-03-11

Martxoaren 12tik ekainaren 23ra, Euskadiko Artxibo Historikoan

Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidenteak, eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Gure Xabiertxo erakusketa inauguratu dute gaur Bilbon, Ixaka Lopez Mendizabalen Xabiertxo liburuan oinarritutako erakusketa. Pedagogia berritzaileko lan hau, umeek euskaraz irakurtzen ikasteko XX. mendeko metodo nagusia izan da, eta beronen bidez ikasi dute munduari begiratzen hainbat belaunalditako umeek. Erakusketa ikusgai izango da bihartik aurrera ekainaren 23ra arte.

Euskadiko Artxibo Historikoan inaugurazioan Maria Angeles Garai ere, San Nikolas Ikastolako andereño izandakoa –Bizkaiko lehen ikastola izan zen hau-, eta urte askoan ikastolako neska-mutikoekin irakaskuntza-metodo nagusi gisa Xabiertxo liburua erabili zuena. 

Erakusketa honetan ikusgai jarri dira Xabiertxoren 11 edizioetako aleak, eta audio, bideo eta panel informatiboak ipini dira osagarri modura. Bertan, alde batetik, liburuaren historia kontatzen da eta bestetik, pasadizo historikoei buruz eta XABIERTXO liburua pasadizo horien lekuko bihurtu zuten pertsonen berri ematen da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Maria Angeles Garai, andereñoa.