Berriak
Eu

Emakunde emakumeen egoeraren mundu mailako jarraipenean dago Nazio Batuetan

2015.eko martxoak 10

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria buru delarik, Emakundeko ordezkaritza bat New Yorken dago Nazio Batuek urtero antolatzen duten “Emakumearen egoerari buruzko konferentzian (CSW)” parte hartzeko. Nazioarteko Konferentzia honen 59. Edizioa da eta berezia da, izan ere, oraintxe dira 20 urte Pekingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma onartu zenetik, Nazio Batuek Emakumeari buruz egindako Laugarren Mundu Konferentzian (Pekin). Adierazpen hori mugarri bat izan da emakumeen eskubideen sustapenean, berari zor baitzaio araudi-esparru bat eta ibilbide-orri bat ekarri izana, berdintasuna lortzeko eta emakumeen eskubideak baliarazteko; horretaz gainera, mobilizazio sozial handia eragin du mundu osoan, zeinak zuzenean eragin baitu gobernuen agenda politikoetan.

20 urteren ondoren, aurtengo konferentzian konpromisoen betetze maila aztertzen da eta hurrengo bost urtetan bultzada bat emateko lehentasunak finkatzen dira.

Konferentzian parte hartzeaz gain, gaur goizean bilera egin du Emakundeko ordezkaritzak Begoña Lasagabaster, Nazio Batuak Emakumeak erakundeko Lidergo eta Gobernantza zuzendariarekin. Bertan bi erakundeen arteko harremanak sendotzeko pausoak eman dira. Emakunderen helburu bat Legegintzaldi honen emakume eta gizonen berdintasunean erreferentziazko nazioarteko erakundeekin harreman egonkorrak finkatzea da, eta horietako bat NB Emakumeak da.

NB Emakumeak erakundearekin bakarrik ez,  Emakunek zenbait bilera izan ditu gaur Garapenerako nazioarteko Bankuarekin eta Estatu Amerikarren Erakundearekin. Hurrengo egunetan Munduko Bankuarekin eta Metropolis nazioarteko emakumeen sarearekin.

Bilera guzti hauek egiteko Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Zuzendaritzaren laguntza izan du Emakundek, New Yorkeko Euskadiko delegazioarena eta Unesko etxearena. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)