Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzkoa. (2015-03-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 10

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ERABAKI DU ESPAINIAKO GOBERNUAREN AGINDUZ LANGILE PUBLIKOEI 2012AN KENDU ZITZAIEN APARTEKO ORDAINSARIAREN LAURDEN BAT APIRILEKO NOMINAN ITZULTZEA

Gobernu-kontseiluak onartutako jarraibideei esker, 2012ko uztailaren 1etik abenduaren 31 arte sektore publikoan lanean aritu ziren guztiei egingo zaie ordainketa. 50 milioi euro inguruko eragina izango du aurrekontuetan.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du Konstituzio Auzitegiak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzearekin eta funtzionarioen soldatetako beste murrizketa batzuekin lotutako lau konstituzio-kontrakotasuneko auzi ere dituela ebazteko.

Gobernu-kontseiluak gaur onartutako jarraibideei esker, Espainiako Gobernuak, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez, 2012an kendutako aparteko ordainsariaren laurden bat apirileko nominan ordainduko da.

2012ko uztailaren 1aren eta abenduaren 31ren artean sortutako aparteko ordainsariaren 44 eguni dagokie, eta aurrekontuetan 50 milioi euro inguruko eragina izango du.

EAEko herri-administrazioan lanean ari diren 70.000 pertsonari eragingo die. Eusko Jaurlaritzak automatikoki ordainduko die kopuru hori 2012ko uztailaren 1etik abenduaren 31 arte lanean aritu zirenei, nahiz eta orain elkarren arteko kontratu-harremanik ez egon. Dagokien pertsonek edo haien oinordekoek ordainketa jasotzen ez badute, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean herritarrei artatzeko zerbitzuaren bidez eskatu ahalko dute: 012 telefono zenbakian, www.euskadi.eus web orrian edo hiru hiriburuetan dauden bulegoetan.

KONSTITUZIO AUZITEGIA

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du Konstituzio Auzitegiak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzearekin eta funtzionarioen soldatetako beste murrizketa batzuekin lotutako bi konstituzio-kontrakotasuneko auzi (*) ere dituela ebazteko.

Duela bi urte ebatzi zuen Konstituzio Auzitegiak Eusko Jaurlaritzak ezin zuela 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ordaindu. Eusko Jaurlaritzaren ustez, auzitegiak errekurtsoari buruz ebazteko astia izan du. Hala, milaka funtzionarioren ezegonkortasun-egoera konponduko luke eta EAEko herri-administrazioek arau-marko egonkor batean arlo horretan jardun ahalko lukete.

(*) Espainiako Gobernuak eskumenen gatazka Konstituzio Auzitegian, Eusko Jaurlaritzak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ordaintzea erabaki zuelako. Eusko Jaurlaritzaren Konstituzio kontrakotasun-errekurtsoa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren aurka eta 2012ko eta 2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorren legeen aurka.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau