Berriak
Eu

Buenos Airesen antolatutako sustapen turistikorako hilabetea arrakastatsua izan da

2010.eko ekainak 26

Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen Ordezkaritzak Buenos Airesko Paseo La Plaza kulturgunean antolatutako Euskadiren promozio turistikorako hilabetea balorazio baikorrekin iritsi da bere azken egunera. 

Ekaina osoan zehar "Euskadi, goza ezazu" leloa kulturgunean barna zabaldu da Euskadiko afixa, bideo eta irudi ezberdinei esker. Gainera, Paseo La Plazak bisitarien artean banatzen dituen liburuxkekin batera egitasmoaren berri ematen zuten hamar mila afixa banatu ziren, bertan Eusko Jaurlaritzaren, babesleen eta webgunearen (www.paisvascoturismo.net) irudia ikusi zitekeen.  

VIP harrera gelan, hamabi Michelin izar baino gehiago dituen euskal gastronomia prestigioduna ezagutzeko aukera izan zuten Sagardi jatetxeak prestatutako pintxo eta Goyenechea upategiko ardoa dastatuz.

Elvira Cortajarena Ordezkariak honela baloratu zuen ekimena: "Esperientzia oso aberasgarria izan da bidai agentzia eta  hedabide espezializatuentzat. Baita ere, euskal hiritar eta gizataldeekin, kultur eta unibertsitate munduekin harremanak sakontzeko tresna izan garrantzitsua izan da. Helburuak beti ditugu eta horregatik datorren urteko programazioan ekimen berriz ere egitea primerakoa litzateke.   

Ordezkaritzak promozio turistikorako bultzatutako ekimen hau eta beste asko legealdi honetarako Eusko Jaurlaritzako Patxi Lopezek proposatutako estrategiaren barruan kokatzen da. 

Eskuratu diren lorpenen artean dago hegaldi konpainia batek bidai agentzia batzuetako kideekin batera Euskadira antolatu duten negozio bisita. Agentzia hauen asmoa euren bezeroei Euskadira doazen bidai egitasmoak eskaintzea da. Proposamen hau Turismo Sailburuordetzari igorriko zaio baloratu dezan.    

Inkesta labur baten bidez, VIP harrera gelatik pasatako bisitariei bidaiatzeko dituzten lehentasunez galde egin zitzaien. Inkesta bete zuten 192 lagunetatik %57ak Euskadi non kokatzen den ezagutzen zuen eta Europara bidaiatu ezkero gure lurraldea ezagutzeko prest egongo liratekeela azaldu ziren. Inkesta bete zuten gainontzekoek Euskadira lehen hurbilketa bat izan zuten.  

Amaitzeko, Ordezkariak Paseo La Plaza kulturguneko langileen lana eskertu zuen eta Argentinan Euskadiren benetako irudia ezagutarazten jarraituko duela adierazi zuen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria