Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak inkesta bat argitaratu du udal eta foru hauteskundeetarako boto aurreikuspenari buruz

2015.eko martxoak 10

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitara eman ditu Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako eta euskal hiriburuetako Udal Hauteskundeetarako boto aurreikuspenari buruzko inkesta baten emaitzak.

Informazio bilketa 2015eko otsailaren 9tik eta 14ra bitartean egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzerako eta hiriburu bakoitzerako lagin adierazgarri bati etxean egindako banakako elkarrizketen bidez.

Bilakaera lurraldeka.

Inkesta horren arabera, hauxe litzateke boto estimazioa Araban: EAJ (%21), PP (%20,5), EhBildu (%19,5). Podemos (%15) y PSE (%14,5).

Gasteizen berbera da boto egitura nagusia: oso hurbil jarraitzen dute hiru alderdi nagusiek PP (%20,5), EAJ (%19) eta EHBildu (%19); atzean PSE (%16,5) eta Podemos (%14,5) dituztela.

Bizkaian EAJk botoen %34 lortuko lituzke; EHBilduk, %20,5; Podemosek %14,5; PSEk,%14; eta PPk, %9,5.

Bilbon EAJ botoen %36 lortuko lituzke; Podemosek, %16; EHBilduk, %14; PPk %13,5; eta PSEk, %11,5.

Bukatzeko, Gipuzkoan EHBilduk botoen  %29,5 lortuko lituzke, atzean EAJ (%27,5), PSE (%14), Podemos (%13,5) eta PP (%8,5) dituela.

Donostian EAJk botoen %24,8 lortuko lituzke;  EHBilduk, %22,7; PSEk, %17; PPk, %15; eta Podemosek, %12,5.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)