Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

UPV-EHUren uda ikastaroak

2010.eko ekainak 28

Celaáren hitzetan, egungo krisialditik irteteko beharrezkoa izango da “ezagutza berrien bidez soilik ireki ahalko dugun ate berri bat” aurkitzea

Irailaren 10era arte, EHUko Udako Ikastaroek 107 jarduera barne hartuko dituzte ikastaro, kongresu, topaketa, eskola eta jardunaldien artean eta bertan, 6.500 ikasle eta 800 irakaslek parte hartuko dute gutxi gorabehera.

Isabel Celaák, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak gaur arratsaldean Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) Donostian antolatzen dituen Udako Ikastaroen XXIX. edizioari hasiera emateko ekitaldian parte hartu du.

Sailburuak Euskadi ekoizpen ereduaren aldaketaren ondoriozko “erronkei erantzuteko” lanean buru-belarri dabilela azaldu du, eta horretarako “hezkuntza sistemaren aldaketa sakon eta jarraitua” ezinbestekoa dela erantsi du. Celaáren hitzetan, ekoizpen ereduaren aldaketak “ezagutza zientifikoei, instrumentu kognitiboei eta etengabe eboluzionatzen eta aldatzen ari den munduak eskatzen dituen trebeziei eragiten die”. “Etorkizun konplexu eta zirraragarria lantzen ari gara, baina ziur gaude arrakasta izango dugula, proiektu trinko eta koherentea daukagu eta, baita proiektua martxan jartzeko gai diren taldeak ere”, gehitu du sailburuak.

Euskal Hezkuntzaren arloko arduradun nagusiarekin batera, Udako Ikastaroei hasiera eman dion ekitaldian Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta José Luis de la Cuesta Udako Ikastaroen zuzendaria ere egon dira. Lehenengo lezioa Joaquín Achucarro pianista ospetsuaren eskutik etorri da, Musika Sari Nazionalaren irabazleak eta UNESCOren “Bakerako Artista”k "Paris 1900, talentuen imana" izenburuko interpretazioa eskaini du.

Hezkuntza sailburuaren ustez, egungo krisialditik irteteko beharrezkoa izango da “ezagutza berrien bidez soilik ireki ahalko dugun ate berri bat” aurkitzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Educación