Berriak
Eu

Sara Pagola Ordezkaria “Begiradak Aldatzen” erakusketaren inagurazioan izan da La Platan (Argentina)

2015.eko martxoak 10

Emakumearen Nazioarteko Egunean, Argentina-Mercosurreko Euskadiren Ordezkariak, Sara Pagolak, parte hartu du La Platako Euskal Etxeak antolatu duen “Begiradak Aldatzen” erakusketaren iragurazioan. Bertan, Emakunderen azken 27 kanpainetako kartelak aurkituko ditu bisitariak.

Erakusketa La Platako Las Malvinas kultur zentroan da eta bertako ateak zabalik egongo dira bertaratu nahi duen ororentzat hil honen 20a bitarte (Centro Cultural Malvinas, 19 kalea, 50 eta 51 kaleen artean, La Plata)

Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Legearen hamargarren urteurrena betetzen den honetan, Euskadik Argentina-Mercosurren duen Ordezkaritzak, Emakunderekin batera, Argentinako Euskal Etxeetara zabalduko du La Platan estreinatu den erakusketa hau, genero berdintasunaren sentsibilizazioan urrats bat gehiago eman dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)