Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Toñak boto gehien jaso dituzten herritarren 20 galderei erantzungo die zuzenean #ToñaTopaketa –n

2015-03-23

Azken egunetan herritarrek Twitter, Facebook eta YouTube bidez egin dizkioten galderak erantzungo ditu 25an asteazkenean, 13:00etik aurrera

Enplegu eta Politiketako sailburu Angel Toñak azken egunetan herritarrek sare sozialen bidez egin eta boto gehien jaso dituzten 20 galderak erantzungo ditu. #ToñaTopaketa ekimena Irekiako taldeak antolatu du. Ekimenaren helburua herritarrek enplegu-politika arlorekin dituzten zalantzak argitzea da.

Elkarrizketa zuzenean emango dute YouTube bidez, eta hedabide grafikoek topaketaren irudiak hartu ahal izango dituzte. Urkullu lehendakariak, Aburto, Beltrán de Heredia, Oregi, Tapia eta Darpon sailburuek antzeko topaketetan hartu dute parte.

Hautaketa

Aukeraketa egiteko, Facebook-en “Atsegin dut”, iruzkin edo partekatu kopuru handienak edota Twitter-en birtxio edo gogoko kopuru handienak dituztenak erabili dira

Prozedura

Galderak egiteko epea martxoaren 12tik 20ra gaua arte izan zen, eta bozkatzekoa, martxoaren 21etik martxoaren 22ra arratsaldera arte. Martxoaren 25an, sailburuak galderak erantzungo ditu eta YouTuben ikusi ahalko da elkarrizketa zuzenean. Emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Irekiak Youtube-n duen kanalean argitaratuko da. Toña sailburuak azaldutako moduetan boto gehien jaso dituzten hogei galderak erantzungo ditu. Zuzeneko emanaldian erantzungo ez dituen galderak Irekiaren webgunean erantzungo ditu, bai eta argitaratu ere, eta hedatu egingo dira Irekiaren sare sozialetako eta Eusko Jaurlaritzaren tresnetako erabiltzaileek ezagut ditzaten.

Galderen zerrenda osoa

2 iruzkin
  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015-03-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #ToñaTopaketa Ayer finalizaron las votaciones y aquí tenéis las 20 preguntas más votadas! http://t.co/ay2NT3rsKB http://t.co/9

  • @anamarti4
    2015-03-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #ToñaTopaketa Ayer finalizaron las votaciones y aquí tenéis las 20 preguntas más votadas! http://t.co/ay2NT3rsKB http://t.co/9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)