Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak San Ignazioren Errege Kongregazioko arduradunei harrera egin die

2015.eko martxoak 10

Iñigo Urkullu lehendakaria San Ignazioren Errege Kongregazioko arduradunekin elkartu da, José Manuel Cajigas zutela buru, elkarteak Madrilen 300 urte bete dituela eta. Bilkuran izan dira, halaber, Carlos Hernández presidenteordea, Paco García diruzaina eta Antonio de Orbe, aurreko presidentea eta kide iraunkorra. 

Hiru Euskal Probintzietan Jaiotakoen eta Ondorengoen Errege Kongregazioa «San Ignazioren Kongregazioa» izenez ezagutzen da, eta gaur arratsaldean bertan elkartu dira haren ordezkariak lehendakariarekin. 1715ean sortu zuten kongregazioa Madrilen bizi ziren euskaldunetako 109k, eta 300 urteotan aktibo izan da. Erakundearen gobernu-organoetan berdintasunez daude ordezkatuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak.

Madrilen bizi diren euskaldunen arteko lotura bizirik mantentzeaz arduratzen den euskal erakundeetako aitzindarienetakoa da; besteak beste, hiriburu hartan euskal tradizioak ezagutarazten ditu, ongintza-lana egiten du, eta, horrez gain, euskal apaizek Hirugarren Munduan bultzatzen dituzten lankidetza-proiektuak sustatzen ditu. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)