Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadiren lehiakortasun-eredua, Harvarden ofizializatuta

2015.eko martxoak 09

Arantxa Tapiak euskal sistemaren joerak azaldu zituen Estrategia eta Lehiakortasun Erakundean, Michael Porter irakaslearekin elkartu ostean

 Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, bihar itzuliko da Estatu Batuetatik, Harvardeko Unibertsitatearen Microeconomics of Competitiveness (MOC) ikastaroan izan baita Euskal Kasua aurkezten. Esandako ikastaroa Orkestrarekin batera antolatua zen, hau da, Deustuko Unibertsitatearen Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin, eta hainbat herrialdetako 40 ikaslek parte hartu zuten.

Ikastaroa Harvardeko Unibertsitatearen Institute for Strategy and Competitiveness erakundean ematen dute, Michael Porter irakasleak zuzenduta. Esandako irakaslearekin elkartuta egon zen Tapia ikastaroaren aurretik, Euskadi lehiakortasunari dagokionez zer puntutan dagoen iritziak trukatzeko.

Hain zuzen, Euskal Kasua irakasgai ofizial bezala aitortu dute, eta, horren eraginez, ikasleek orain arte zeukatena baino interes handiagoa agertzen dute.

Hain justu, irakasgai ofizial izanik, Harvardeko Unibertsitateak ikasketa-materiala prestatu du, eta, besteak beste, atzo goizean bertan Tapia sailburuaren azalpen multimediak ere jasoko dituzte material horretan.

«Ikastaro honetan euskal ereduari edo kasuari buruz ematen dugun edukia naturala eta arrunta da euskal gizartearentzat, baina ikasleak harrituta geratzen dira gure tankerako herri txiki batek hain urrun joan den sistema ekonomiko-finantzarioa eta lehiakortasun-eredua lortu baititu», adierazi du Tapiak eskolak amaitzean.

Ikasleak oso interesaturik agertu ziren Euskadirekin, eta gure autogobernuaren funtzionamenduaz eta Kontzertu Ekonomikoaz galdetu zuten; halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarearen edota Euskadiko kluster-sistemaren berri ere jakin nahi izan zuten.

Saioaren buru Christian Ketels irakaslea izan zen; Ketels, gainera, Oskestraren Aholku Batzordeko presidentea da. Mari Jose Aranguren, Orkestraren zuzendari nagusia (erakunde horrek ematen du MOC ikastaroa EAEn), Arantxa Tapiarekin batera izan da bidaia honetan. Era berean, beste erakunde eta unibertsitate batzuk bisitatzeko eta haiekin harremana estutzeko ere baliatuko dute.

2 iruzkin
  • @Gob_eus
    2015.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    [EUSKAL AUZIA] Euskadiren lehiakortasun-eredua, Harvarden ofizializatuta ➡ http://t.co/Ee0LD4eYrO #BasqueCountry #PertsonaHelburu #eusgara

  • @CEI_Saiolan
    2015.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @laboralempresas: El modelo de competitividad de Euskadi se oficializa en Harvard http://t.co/TmkLI0HMuK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak