Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkoreka “JAI ALAI” atunontzi izoztailearen bedeinkatzeko eta emateko ekitaldian izan da

2015.eko martxoak 07
  • Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Echebastar eta Zamakona, Euskadiko bi enpresen arteko lana azpimarratu du. Euskal industriaren alde apostu zuzena egiten bada, krisi ekonomikoa gainditu dezakegularen “adierazle argia” dela adierazi du.

Eusko Jaurlartizaren bozeramaileak, Josu Erkorekak, Euskadiko bi enpresen arteko lanaren garrantzia azpimarratu du, hain zuzen, arrantza sektoreko Echebastarrek eta ontziolen sektoreko Zamakonak egin duten lana. Erkorekak krisi sakona jaso duten bi sektoreen enpresak izan arren, elkarrekin lan egin dute, “euskal enpresaren alde apostua egin dute, eta instituzioen babesa izanez egin dute”, adierazi du. Zentsu horretan, Josu Erkorekak euskal enpresek elkarrekin egindako lan honek “euskal enpresen, apustu zuzena eginez gero, krisi ekonomikoa gainditu dezakegularen adierazle argia dela” jakinarazi du.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka Jai Alai atunontzi izoztailea bedeinkatzeko eta emateko ekitaldian izan da gaur goizean. Ekitaldia Getxoko gurutze-ontzien moilan izan da. Astilleros Zamakona SA enpresak Bermeoko Echebastar enpresari eman dio ontzia; ezaugarri berdintsuko hiru ontziko sortan bigarrena.

Jai Alai diseinu berriko proiektua da, teknologia puntakoenaz hornitua. Aluminiozko gainegitura eta zubia dauzka, hala nola atuna -60º C-ra ultraizozteko tunelak eta pirateriaren aurkako baliabideez hornitutako gune seguruak. Gainera, arrantzatutako arrainak bereizteko sistema berritzailea dauka. Atunontzia Indiako ozeanora abiatuko da eta hor Izaro ontziarekin batera ariko da arrantzan. Izaro atunontzia ezaugarri antzekoak ditu eta 2014ko urtarrilean inauguratua izan zen.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)