Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gaur irekiko da oinezkoentzat Ondarroako kai-murruko mutur birgaitua

2015.eko martxoak 06
  • Gaur arratsaldean, Oregik Ondarroako kai-muturra bisitatuko du

  • Ia milioi bat euroko kostua izan dute Eusko Jaurlaritzak denboraleen ondorioak konpontzeko egindako lanek
  • Oregi: «Ingurumen-inpaktua zuzentzeko neurri ugari hartu dira, eta hondakinak zein zarata kontrolatu dira, baita urak eta landaretza babestu ere»

Gaur, ostirala, arratsaldean, Ondarroako portuko hondartzako kai-murrua irekiko da jendearentzat. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hainbat birgaitze-lan egin ditu horretan 2014ko neguko denboraleek eragindako kalteak konpontzeko. «Lanetan ingurumen-inpaktua zuzentzeko hartutako neurri ugariak» nabarmen ditu Ana Oregi sailburuak, «besteak beste, hondakinak, sortutako hautsa eta zarata kontrolatu dituzte urak, inguruneko landaretza eta baliabide naturalak babesteko».

«Lanek, portuko eremuetan egindako guztiek bezala, neguko eguraldi txarra jasan dute, baina gaur ostiraletik aurrera ondarroarrek ibilaldiak eta jarduerak egin ahal izango dituzte berriro kai-murruan», adierazi du Ana Oregik.

Kai-murruko lanak iazko uztailean hasi zituzten eta Comsa enpresak gauzatu ditu; milioi bat euro inguruko kostua izan dute. Konpondutako hego-dikeak kanalizazio gisa balio du Artibai ibaiaren bokalean; halaber, bokalea eta hondartzako gunea bereizten ditu. Aipatutako dikea Calatracaren zubian hasten da, 230 metroko luzera du gutxi gorabehera eta 9 metroko diametroko danbor moduan amaitzen da. Landu gabeko harrizko horma du, eta harri-lubetazko betegarria. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Argia Ituarte, Iñigo, Ansola, Antton Golzarri,