Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapiak lehiakortasunaren euskal kasua azalduko du Harvardeko Unibertsitatearen Negozio Eskolan

2015.eko martxoak 05

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Boston aldera joan da, Harvardeko Unibertsitatearen Negozio Eskolako MOC ikastaroaren barruan (Microeconomics of Competitiveness) euskal lehiakortasunaren kasua azaltzera.

MOC ikastaroak (Microeconomics of Competitiveness) lurralde baten lehiakortasun-alderdiak eta aukerak aztertzen erakusten du hainbat ikuspegi aintzat hartuta: enpresa, klusterra eta ikuspegi soziala. Helburua garapen lehiakorra lortzeko estrategia egoki bat diseinatzea da.

Harvardeko Unibertsitateko Estrategia Institutuko Michael E. Porter irakasleak diseinatutako ikastaroa da, eta sarean eman dute mundu zabaleko unibertsitateen eta ikerketa-zentroen bitartez. Hain justu, zentro horien artean dago Orkestra, Deustuko Unibertsitatearen Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

Kasu praktikoak aztertuta (euskal kasua, esaterako), ikasleek diagnostiko bat egingo dute, eta, ondoren, lehiakortasun-estrategiak definitzen ikasiko dute.

Ikastaroa nazioartekoa da, eta hainbat alorretako profesionalei zuzenduta dago: enpresak, lankidetza-erakundeak (merkataritza-ganberak, kluster erakundeak, teknologia-parkeak, garapen- eta berrikuntza-agentziak, GKEak, eta abar), administrazio eta erakunde publikoak (tokikoak, eskualdekoak zein estatuetakoak), jakintza sortzeko eta zabaltzeko zentroak (unibertsitateak, trebakuntza-zentroak, ikerketa-zentroak, teknologikoak, aholkularitza...).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)