Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

"Kalean lo egiten duten pertsonak aurkitzeak gizarte arazo oso serio baten berri ematen digu"

2015.eko martxoak 05

Biztanle gehien dituzten EAEko udalerrietako hamarretan egoitza-bazterkeriari buruzko zenbaketa demografikoa egin zuten 2014ko urriaren 29ko gauean, eta horren emaitzak aurreratu dituzte gaur Donostian horren egileek.

 

Europako beste hiri handi batzuen adibideari jarraituz, 780 boluntario Barakaldo, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo, Irun, Laudio, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko kaleetan ibili ziren etxerik gabeko pertsonen bila (EAEko biztanle guztien % 55 daude udalerri horietan). Guztira egoitza-bazterkeria egoera larrian dauden 1.836 lagun aurkitu zituzten; horietatik, 323 kalean topatu zituzten, eta 1.513 gizarte-zerbitzuen baliabideren batean ostatu hartuta (aterpetxeak, egoitzak, etxebizitzak...).

Gutxi ezagutzen da egoitza-bazterkeria, eta, normalean, ongintzaren ikuspegitik heldu zaio orain arte, gizarte-babesaren beste esparru batzuetan lortutako profesionalizazio- eta plangintza-mailara iritsi gabe oraindik. Gaur aurkeztutako ikerketa EAEko gizarte-zerbitzuen mapa diseinatzeko lanean bete-betean ari direnean iritsi da, gizarte-zerbitzuen zorroa onartu ondoren. SIIS ikerketa-zentroak egin du aipatutako lana Eusko Jaurlaritzarekin, udalekin, Eudelekin, foru-aldundiekin eta gizarte-erakundeekin elkarlanean, eta, hilabete gutxi batzuk geroago, era honetako datuak ezagutu ahal izan ditugu horri esker: aurkitutako pertsonen egoera.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Iñigo Pomboren iritziz «Kalean lo egiten duten pertsonak aurkitzeak gizarte-arazo oso serio baten berri ematen digu». Pombok onartzen du, baita ere, egoera desberdina da Euskadin eta Estatuko beste eskualdetan, instituzioek gizarte gaietan egindako esfortzua dela eta. Kontaketa egin zen gauean nabarmendu zen esfortzu hori, ikusi baitzen egoitza-bazterkeriako arrisku larria duten pertsonen % 82k, 1513 inguruk, gizarte-zerbitzuen sareko baliabideetan egin zutela lo gau hartan.

SIISek kalean aurkitutako pertsonen gainean egindako zenbaketaren arabera, emaitza globalek 0,279 pertsonako intzidentzia-tasa ematen dute 1.000 biztanleko. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan –Donostia eta Irun– izandako tasa (0,518) nabarmen handiagoa izan zen Bizkaian (0,270) –Bilbo, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Santurtzi eta Sestao barne hartuta– eta, batez ere, Araban (0,077) lortutako tasa baino –Gasteiz eta Laudio sartzen dira azken horretan–.

Aldeak ez dira hain handiak, baina, ostatua duten baliabideetan dauden pertsonen intzidentzia-tasari begiratzen badiogu. Atal horri dagokionez, Arabakoa da tasarik handiena (0,86 pertsona ostatu hartuta 1.000 biztanleko), eta txikiena Bizkaian (0,633). Gipuzkoako tasa, berriz, bien artean egongo litzateke (0,709 pertsona 1.000 biztanleko).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)