Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Eusko Ganberekin batu da

2010.eko ekainak 25

Eusko Ganberek Lehendakariari nazioartera ateratzearen eta AHTren alde daudela adierazi diote berriz ere, eta momentu honetan ekonomiak bizi duen hainbat gorabehera gainbegiratu dute.

Gaur goizean, Patxi López Lehendakariak eta Eusko Ganberetako lehendakariek bilera egin dute, enpresa-sarerako berebiziko garrantzia duten gai batzuetan euskal enpresak nola dabiltzan aztertzeko, esate baterako, nazioartekotzean edo EAEko azpiegituren garapenean. Araba, Bilbo eta Gipuzkoako ganberetako lehendakariak izan dira bileran, Gregorio Rojo, José Ángel Corres eta Pedro Esnaola, eta ekonomiaren gaur egungo egoera ere aztertu dute.

Denak ados daude: ekonomia gaur egun dagoen moduan, enpresa-ehuna momentu zailak bizitzen ari omen da eta ez omen da erraza zer gertatuko den jakitea.

Hiruhileko batetik bestera BPGk egin duen aldea estatukoaren berbera da, hau da, % 0,1eko bariazio-tasa izan dugu. Beraz, 2008ko amaieran izandako atzeraldien ondoren, bi hiruhilekotan, segidan, aurrerapen positiboak izan ditugu. Urte arteko bariazioan ere hobekuntza nabarmena da, hau da, 2009ko laugarren hiruhilekoan % -2,5eko tasa negatiboa izan ondoren, orain % -0,6an gabiltza. Eta zer diote aurreikuspenek? Bai Eusko Ganbarek bai analista adituek uste dute 2010ean hazkundeak Euskadin gutxi gorabehera parra egingo duela.

Arloka, industriak eta eraikuntzak bilakaera negatiboa dute oraindik ere, nahiz eta industriak orain arte baino dezente motelago egin behera. Eraikuntzak, ordea, 2010eko lehen hiruhilekoan, beherako joera hori indartu egin du. Zerbitzuak, berriz, tasa positiboen bidera itzuli dira, merkatuko zerbitzuak ondo dabiltzala-eta. Eskariari dagokionean, kontsumo pribatua hobetu egin dela azpimarratu behar da.

Egoera horren aurrean, bai Lehendakariak berak eta bai Eusko Ganberetako lehendakariek mezu bateratu bat bidali zieten euskal enpresei, adierazteko ez daudela bakarrik, eta jakin zezaten erakundeak elkar hartuta dabiltzala, enpresei eta, bide batez, lurralde osoari, laguntzeko eta sostengua emateko.  Bileran erabaki zuten beren lehenengo ahaleginak enpresen arteko lehiakortasuna hobetzeko zenbait giltzarri lantzea izan behar zuela. Adibidez, hauek:

3. Nazioartekotzea: Eusko Ganberek enpresen alde egiten dute, negozio-aukerak ematen dituzten merkatu berrien bila dabiltzala.  Hala, urtean 1.000 enpresa baino gehiagok jotzen du Eusko Ganberetara, nazioartekotzeari lotutakoa kontuekin.  Krisi-garai hauetan, herrialde batzuk berriz indartzen hasita daude jada, eta horiekin bat egiten asmatzea izango da krisitik ateratzeko abagunea.  Euskal enpresak gai baldin badira han saltzeko, inolako zalantzarik ez da gai izango direla bertako merkatuetan ere saltzeko; baina, batez ere, eskari-zorroa errekuperatzen, inbertsio berriei ekiten eta hazten lehenengoak izango dira.

4. Azpiegiturak bultzatzea: garai interesgarria eta eragin handikoa da honakoa Euskal Autonomia Erkidegorako: asko dago jokoan azpiegituren etorkizunean eta beste herrialde batzuen lehiakortasun-erronkari aurre egiteko gaitasunean; alegia, orain arte guztien artean lortu dugun garapen sozioekonomiko itzelari eusteko erronka daukagu aurrean. Euskal "Y"-ak aukera emango digu Euskadi XXI. mendean kokatzeko; herritar gisa eta ekoizle-kontsumitzaile gisa, gure inguruko eskualde eta herrialdeek dauzkaten aukeren parekoak izango ditugu.   Horregatik, ezinbestekoa dugu inbertsio-konpromisoei irmo eustea eta obrak gauzatzeko epeak betetzea.  Horren haritik, Eusko Ganberek Lehendakariari adierazi zioten ahitu arte bultzatuko eta lagunduko dituztela azpiegitura hauek, aurretik urte askoan egin bezalaxe, Euskadi kohesionatzeko ezinbestekoak baitira.   

Horrez gain, Eusko Ganberek argi erakutsi zioten Lehendakariari enpresentzat lagungarri izan daitekeen edozertan eta gero eta lehiakorrago izan daitezen baldintzak jartzeko egingo duen edozertan parte hartzeko prest eta gogotsu daudela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehandakaria, Bernabe Unda