Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

#ToñaTopaketa: Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toña gizarte-sareen bidez erantzungo die herritarrei

2015-03-12

Enplegu eta Gizarte Politiketako  sailburu Angel Toñak martxoaren 25an, erantzungo die herritarrek #ToñaTopaketa ekimenaren barruan gizarte-sareen bidez egiten dizkioten galderei. Topaketa hori Gobernu Irekiko taldeak sustatu du herritarrek zehatzago ezagutu nahi dutelako sailburuari eta haren sailaren jarduera publikoari buruz interesatzen zaien informazio guztia.

Parte hartzeko bideak eta aukeratzeko metodoa (ezarritako epeetan):

1-Twitter bidez:

  • Galdetzeko, herritarrek tuitak argitaratu ahal izango dituzte, #ToñaTopaketa hashtag-a erabiliz.
  • "Gogokoak" modura markatutako galderak eta retuit-ak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

2- Facebook bidez:

  • Herritarrek galderak egiteko aukera izango dute: Irekiaren Facebookeko horman, ekitaldiaren orriko horman edota ekimena zabaltzeko argitaratzen ditugun postetan iruzkinak eginda.
  • "Gustatzen zait" gehien lortzen dituzten iruzkinak edo partekatuak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

3- Youtube bidez:

  • Herritarrek "Iruzkinak" atalaren bidez galdetu ahal izango dute; izan ere, ekitaldi bat sortuko da sailburuaren elkarrizketa zuzenean emititzeko.
  • "Gustatzen zait" duten iruzkin guztiek puntu bat lortuko dute.

Parte hartzeko mekanismoak:

  • Herritarrek galderak egiteko epea: martxoaren 12tik martxoaren 20ra gaua arte.
  • Galderei herritarrek botoa emateko epea: martxoaren 21etik martxoaren 22ra arratsaldera arte.
  • Martxoaren 23an, berriz, galderak sailburuari bidaliko zaizkio.
  • Martxoaren 25an, sailburuak berak erantzungo die galderei jendaurrean, Youtubeko emisio zuzen baten bidez.
  • Emisioaren bideo osoa Irekian argitaratuko da, Irekiak Youtuben duen katean, hain zuzen.

Sailburuak erantzungo du

- Parte hartzeko arestian adierazitako bideak kontuan hartuta, herritarren botorik gehien lortzen duten 20 galderei erantzungo die sailburuak.

- Zuzeneko emisioan erantzuten ez diren galderak, berriz, Irekiko webean erantzun eta argitaratuko dira; horrez gain, Irekiak gizarte-sareetan dituen identitateen bidez zabalduko dira, baita Eusko Jaurlaritzak dituen gainerako identitateen bidez ere.

Iruzkin bat
  • 2015-03-24

    Mira cuando cojiste tu cargo te mande un escrito dando cuenta de mi situacion lo mismo que anteriormente se lo hice saber al señor aburto a traves de escrito y a traves del parlamento vasco y no os dignais en hacer nada ni en responder siquiera

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)