Berriak Osasuna
Eu

Osasuneko daniar ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du osasun ikerketa eta berrikuntzaren arloko euskal politikak eta Euskadin ezarritako e-osasuneko programak ezagutzeko

2015.eko martxoak 05

Lan-bisita Osasun Saila beste eskualde eta herrialde batzuekin osasun arloan gauzatzen ari den lankidetza-jardueren barne dago

 Osasun arloko daniar ordezkaritzaren buru izan dira Danimarkako e-osasuneko Kontseilu Nazionaleko hiru ordezkari, Danimarkako Osasun eta Sendagaien Agintaritzako (Osasun eta Farmaziako Ministerioa) zuzendari Jacob Cold, Danimarkako Eskualdeetako Osasun-Politikako zuzendari Erik Jylling eta Sealand Eskualdeko zuzendari exekutibo Jens Andersen. Horiek batera etorri dira Danimarkako osasun eta farmaziako eta finantzetako organo gorenen hainbat arduradun eta osasun arloko eskualde eta udal mailako hainbat ordezkari. Gaur eta bihar egongo dira Euskadin, bertatik bertara ezagutu nahi baitute Euskal Osasun Sistemaren funtzionamendua, osasun- ikerketa eta berrikuntzako politikak eta Euskadin ezarritako e-osasuneko programak.

Danimarkako e-osasuneko Kontseilu nazionala Europako iparraldeko herrialdeko osasun arloko agintari gorenaren aholku-erakundea da, osasun-arloaren informazioaren teknologietako estrategiari dagokionez. Danimarkako Gobernuko, eskualdeetako eta udalerrietako ordezkariz osatuta dago.

Osasun arloko daniar eta euskal ordezkarien arteko topaketa hau iragan urtarrilean Danimarkan egindakoaren jarraipena da eta administrazio bien arteko balizko lankidetza-jardueren abiapuntua dateke, Osasuneko ikerketa eta berrikuntzako zuzendari María Aguirrek adierazi duenez.

Daniar ordezkaritzak ezagutu asmo ditu Osasun Sailak zer estrategia darabilen berrikuntza eta ikerketan, osasun-sistemaren jasangarritasunean, prebentzioaren eta osasuna sustatzearen kulturan eta zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren erronkei emandako erantzun integratuan. Halaber, Europan erreferentziazkoak diren euskal e-osasuneko programak ezagutzeko interes berezia dute.

Horretarako, hainbat lan-bisita eta bilera antolatu dira Euskadin igaroko dituzten bi egunetan. Lehenik, euskal osasun-politikak eta estrategiak aurkeztu zaizkie daniar ordezkariei, eta Osasun Sailaren mendeko BIOEF-Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa ezagutuko dute gero. BIOEF da ikerkuntza eta garapena koordinatzeko eta kudeatzeko zentro nagusia, baita Euskal Osasun Sistematik eratorritako berrikuntzarena (emaitzen ustiaketa barne) ere. Euskal osasun-antolaketa gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute, Bilbo-Basurtuko ESI bisitatuko baitute. Bertan, hainbat lan-bilera antolatu dira, paziente kronikoen telemonitorizazioko ekimenak azaltzeko.

Azkenik, Bizkaiko Osasuneko Lurralde-ordezkaritzan, Euskadin garatu eta ezarri diren e-osasuneko beste programa batzuk emango zaizkie ezagutzera; esaterako, osarean, osabide global eta errezeta elektronikoa, Euskal Osasun Sistemaren kalitatea eta jasangarritasuna areagotzea eta arreta hobetzea ekarri dutenak.

Jaurlaritzaren eta, zehazki, Osasun Sailaren Nazioartekotze Estrategiari eta Espezializazio Adimentsuari (RIS3) lotuta, Osasun Sailak, bere ildo estrategikoaren bidez, beste eskualde eta herrialde batzuekin lankidetza modu egonkorrean jarduteko asmoa du, osasun-politiken eta politika soziosanitarioen garapenean elkarrekin lan egiteko. Horren adibide dira Ipar Irlandarekin izenpetutako elkar ulertzeko memoranduma, Osasun Sailak iaz Akitaniarekin sinatutakoa edota Eskoziarekin sinatuko dena. Danimarkaren kasuan, lankidetza-esparru berriak bilatzen dira.

Memorandum horiek guztiek, besteak beste, zainketen jarraitutasuna, gizarte- eta osasun-integrazioa, e-osasuna, ikerketa eta berrikuntzaren garapena lantzen dituzte eta bi helburu dituzte osasuna hobetzea eta sozioekonomiaren garapena.

2015/03/05


 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JosuneR
    2015.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Dinamarca se interesa por la e-salud vasca http://t.co/pDYDws8RNC #salud #Euskadi #Innovacion @jdarpon @Gob_eus #eSalud

  • @jdarpon
    2015.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Dinamarca se interesa por la e-salud vasca http://t.co/pDYDws8RNC #salud #Euskadi #Innovacion @jdarpon @Gob_eus #eSalud

  • @taha_amiar
    2015.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Dinamarca se interesa por la e-salud vasca http://t.co/pDYDws8RNC #salud #Euskadi #Innovacion @jdarpon @Gob_eus #eSalud

  • @Innobasque
    2015.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Dinamarca se interesa por la e-salud vasca http://t.co/pDYDws8RNC #salud #Euskadi #Innovacion @jdarpon @Gob_eus #eSalud

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jacob Cold Danimarkako Osasun eta Sendagaien Agintaritzako zuzendaria (Osasun eta Farmaziako Ministerioa), Erik Jylling Danimarkako Eskualdeetako Osasun-Politikako zuzendaria, Jens Andersen Sealand Eskualdeko zuzendari exekutiboa