Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiak bere bosgarren hilabetean ia milioi erdi orri bisitatu izatea lortu du

2010.eko ekainak 25

116.000 erabiltzaile baino gehiago dira urtarrilaren 25ean martxan jarri zenetik web orria bisitatu dutenak

Irekiak, Euskadiko Gobernu irekiaren web orriak, 116.000 bisitari baino gehiago izan ditu martxan jarri zenetik igaro diren 5 hilabeteotan. Erabiltzaile horiek 476.000 baino orri gehiago bisitatu dituzte, beraz, egunero 1.100 bisitako batez bestekoa izatea lortu da. Zifra horiei RSSren (harpidetuta daudela eta web orritik zuzenean igaro gabe haren edukiak jasotzea) bidez egiten diren deskargak ere gehitu behar zaizkie, zehazki, epe honetan 30.000 izatera iritsi dira. Irekiarekin lotutako beste iturrietako bat sare sozialak dira, bertan, garrantzia irabazten ari da eta web orrirako trafiko garrantzitsua eragiten dute.

Azken bost hilabeteotako datuen artean gailentzekoa da errebote-tasa (web orria behin soilik bisitatzen duten pertsonak), gutxi gorabehera % 49koa dena. Gainerako erabiltzaileek, hau da, web orrian geratzen direnek, 476.000 orri baino gehiago bisitatu dituzte, zehazki, 476.438. Erabiltzaile bakoitzak bisitatzen dituen orrien batez bestekoa 4,10ekoa da eta web orriko egonaldia 3:50 minutukoa da.

Azpimarratzekoa da balantze honetan ez direla harpideak kontuan hartu. Gero eta gehiago dira Irekiaren berriak edo agenda RSSren bidez jasotzeko harpidetzen diren pertsonak. Erabiltzaileek eduki horiek beren feed irakurgailuen bidez edo posta elektronikoaren bidez ikusten dituzte eta datu horiek ez dira estatistiketan islatzen. Epe honetan 30.000 deskarga egin dira zerbitzu honen bidez.

Sare Sozialak

Twitter eta Facebook webgunera daramaten iturri nagusietakoak dira. Esan bezala, Irekiak sare sozialetan duen presentzia etengabe ari da hazten. Twitteren Irekiak 737 jarraitzaile ditu eta 72 zerrendatan sartuta dago. Baliabide honen bitartez, ekitaldiak eta kongresuak jarraitzen dira maiz, horretarako, kasuan kasuko etiketak erabiltzen dira, beraz, baliabide hau harrera ona izaten ari da, eta Slidesahre gailentzen da. Bertan jartzen dira dokumentu eta aurkezpen ofizialak eta azpimarratzekoa da herritarrek sarritan kontsultatzen dituztela.

Irekiak epe honetan aurkeztu duen nobedadeetako bat mugikor desberdinetarako aplikazioa da. Joan zen hilabetetik Irekia mugikorrerako bertsioan ere eskuragarri dago eta 1.297 bisita izan ditu 9 sistema eragileren bitartez, besteak beste, honakoak dira aipagarrienak: iPhone, Android, iPod, SymbianOP eta iPad berria (bisiten % 4 mugikorren bidez egin da).

Bost hilabeteotan ia 500 ohar eta/edo ekarpen jaso dira eta horiek sail desberdinetatik gutxi gorabehera 30 erantzun jaso dituzte eta Lehendakaritza izan da mugimendu gehien izan duena.

Azken asteotako beste nobedade bat gaurkotasunarekin lotutako galdera-sortak dira eta aipatzekoa da herritarren artean oso harrera ona izan dutela. Kasu batzuetan astebeteko epean soilik 1.000 boto baino gehiago erregistratu dira.

Googlen Irekia bilatuz lortzen ditugun datuei dagokienez, emaitza hiru milioi zazpiehun eta hogei mila loturakoa da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia