Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 19:45etik 20:05era, Athletic Club eta Real Madrid partidua dela eta

2015.eko martxoak 05

Datorren larunbatean, martxoaren 7an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Real Madrid partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:45etik 20:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuko zirkulazioak eskainiko dizkie 15:30etik 21.30era gutxi gorabehera. Era berean zenbait zerbitzu berezi ere egongo dira Pio Baroja eta San Mames artean ondorengo orduetan: 17:01ean, 17:31n eta 17:41ean.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 19:45etik 20:05era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzuak eta Atxurirako tranbiaren zirkulazio berezia martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik ohiko tranbiak irteten dira zerbitzu gehigarri bereziekin.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau