Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Eusko Jaurlaritza garen aldetik, KEBak zedarritzen ditugu; Foru Aldundiek kontserbatzeko zuzentarauak eta jarduerak zehazten dituzte»

2015.eko martxoak 11
  • Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak espero du «Arabako Aldundiak lehenbailehen amaitzea dagozkion lanak, 20 Kontserbatzeko Eremu Berezien izendapena egiteko –Eusko Jaurlaritzak dagoeneko 18 osatu eta izapidetu ditu–, Europak emaitza oso positibotzat hartuko baitu».
  • «Europak sustatuko NATURA 2000 SAREA eremu babestuen sare ekologiko eta figura nagusia da, 28 Estatuetan biodibertsitatea lehengoratzeari dagokionez»

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean azaldu duenez, «Eusko Jaurlaritzari dagokio KEB-Kontserbatzeko Eremu Bereziak zedarritzea, eta Foru Aldundiei, aldiz, kontserbatzeko zuzentarauak eta jarduerak zehaztea».  Sailburuak espero du «Arabako Aldundiak lehenbailehen amaitzea dagozkion lanak, 20 Kontserbatzeko Eremu Berezien izendapena egiteko –Eusko Jaurlaritzak dagoeneko 18 osatu eta izapidetu ditu–, Europak emaitza oso positibotzat hartuko baitu».

Oregik legebiltzarreko batzordean adierazi duenez, «biodibertsitatea kontserbatzeko esparruan, bi dira bitarteko nagusiak: eremu babestuak, mota guztietakoak, eta ekosistemak-habitatak babestea, hala nola fauna eta flora basatiko espezieak, lotura ekologikoarekin batera».

Oregik zehaztutakoaren arabera, Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Erakundeak honela zehazten ditu eremu babestuak: «natura eta bere ekosistema-zerbitzuak nahiz loturiko kultura-balioak epe luzera kontserbatzea lortzera bideratutako bitarteko legalak eta eraginkorrak erabilita zehaztu, izendatu, zuzendu eta kudeatutako eremu geografikoak». Natura kontserbatzeko tresna garrantzitsu irizten zaie nazioartean; planetako kontinente guztietan daude eremu babestuak, eta XIX. mendean izendatu zen lehena.

«Espainian, lehen eremu babestuak XX. mendearen hasierakoak dira. Euskadik, ordea, 1989ra arte ez zuen Natura Parkerik eduki –lehena, Urkiolakoa–. Gainera, lehen Natura Kontserbatzeko Legea 1994an onartu zen, hiru naturagune babestu mota bereiziz:  natura-parkeak, biotopo babestuak eta zuhaitz bereziak», azaldu du.

 

NATURA 2000 SAREA

Ana Oregik zehaztu duenez, «Lege horri esker, egun 9 Parke Babestu, 7 Biotopo Babestu eta 25 Aparteko Zuhaitz dauzkagu.Hala ere, Europar Batasunean sartzeak aldaketa handia ekarri zuen eremu babestuak izendatzeko eta kontserbatzeko politiken alorrera, ordurako jada EBn indarrean baitzeuden Hegaztien Zuzentaraua (1979) eta Habitaten Zuzentaraua (1992), NATURA 2000 SAREA egituratzen laguntzen dutenak, biodibertsitatea kontserbatzeko eta lehengoratzeko izendatutako eremu babestuen sare ekologiko eta figura nagusia dena EB osatzen duten 28 Estatuetan».

«NATURA 2000 SAREAk biodibertsitatea kontserbatzeko duen garrantziaren isla da 2020 arteko Europako Biodibertsitate Estrategiaren eta Europar Batasuneko VII. Ingurumen Esparru Programaren lehen helburua izatea, Batasuneko Natura Kapitala babesteari dagokionez», nabarmendu du sailburuak.

2014ko abenduan, EB osoan, Natura 2000 Sareak 27.400 eremu barne hartzen zituen; guztira, 1.100.000 km2. Euskadiko 58 eremu barne hartzen ditu sareak, 150.000 hektarea, orotara; erkidegoko azaleraren % 20,5.

«NATURA 2000 SAREA ezarpena ezin da osatutzat jo eremu bat Batasunaren garrantzizko leku izendatuta, Europako zuzentarauek kontserbatzeko tresnak onartzeko betekizuna ezartzen dutelako. Hala, eremu horietako habitatak eta flora eta fauna zuzentarauan zehaztutako aldeko kontserbazio-egoeran egotera bideratutako jarduerak barne hartuko dituzten helburuak eta araudiak ezarri beharko dira; alegia, Kontserbatzeko Eremu Bereziak (KEB) izendatzea. KEBak izendatzea, 58 eremuetan berariazko kontserbazio-helburuak, araudiak eta jarduerak zehaztuta, lan luze eta zaila da, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek esku hartzen dutena, eskumen-esparruan horrela ezarrita dagoenez», Oregik adierazitakoaren arabera.

«Alegia, Eusko Jaurlaritzari dagokio KEBak zedarritzea, habitaten eta flora eta fauna espezieen inbentarioa egitea eta kontserbazio-egoera aztertzea, kontserbazio-helburuak zehaztea, beharrezko araudiak onartzea eta segimendu-programa gauzatzea. Foru Aldundiei, ordea, eskumeneko lurraldean, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritakoa betez, kontserbatzeko zuzentarauak eta jarduerak zehaztea dagokie. Eta horien erruz, hain zuzen, euskal KEBen izendapenak atzerapen handia pilatu du, gehienek izendatuta egon behar bailukete jada.

Orain arte EAEn izendatutako KEBek balorazio positiboa jaso dute Europako Batzordearen aldetik. Euskadin, egun, 27 KEB izendatu dira, gehienak Bizkaian eta Gipuzkoan (% 52), non 3 eta 2 gehiago izendatuko baitiren, hurrenez hurren. Araban, berriz, 20 eremu daude izendapena jasotzeke. Eusko Jaurlaritzak 18 KEBen dokumentuak osatu eta izapidetu ditu, batzuk gehiago, besteak gutxiago, baina Aldundiak bereak noiz osatu eta izapidetu zain dago.

 

Kapital naturala babestea

Euskadik gogor eta luzaz egin du lan bere kapital naturala babesteko eta aktiboki kudeatzeko. Natura 2000 Sarearen barne dauden naturaguneetan egindako lana nabarmendu behar da, hala nola Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoak barne hartzen dituen espezieen kudeaketan egindakoa.

Kapital naturala babestu, kontserbatu eta lehengoratzea, ekosistemek eskainitako zerbitzuak zainduta, hori da Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-politikaren helburu estrategikoetako bat, 2020 arteko EAEko Ingurumen Esparru Programan jasotakoaren arabera.

Sektoreen plangintzak eta araudiak ikuskatzea eta lerrokatzea da lehen jardueretako bat, ekosistemak, beren fluxuak eta zerbitzuak kontserbatzea ahalbidetuko duten ingurumen-aldagaiak txertatzeko (nagusiki, nekazaritza, basogintza, arrantza eta lurralde-plangintza ordenatzeko politikan), arreta berezia eskainita Natura 2000 Sarea eta ekosistema-zerbitzuak behar bezala integratzeari.

Halaber, 2017 urtea baino lehen, Euskadiko kapital naturalaren gaineko informazio-sistema bat ezarriko da, habitaten kontserbazio-egoera modu objektiboan ezagutaraziko duena, segimendua erraztuz eta egiazko premien araberako esku-hartze planak egituratzea ekarriz. 2015ean, ingurumeneko aurrekontuaren gutxienez 663.000 euro bideratuko dira Kontserbatzeko Eremu Bereziak izendatzeko jardueretara.

 

Natura 2000ren egoera-taula eguneratua:

 

EGOERA OROKORRA

KBE

HBBE

IZENDATUTAKO KBEak / HELBURUAK ETA NEURRIAK / BEHIN BETIKO ONARTUTAKO KBE/HBBEak

27

2

KBE/HASIERA BATEAN ONARTUTAKO HELBURUAK ETA NEURRIAK HORIETATIK:

15

2

KBE/JENDAURREKO INFORMAZIOAREN ONDORENGO HELBURUAK ETA NEURRIAK

12

1*

KBE/JENDAURREKO INFORMAZIOKO HELBURUAK ETA NEURRIAK

3

1

KBE/JENDAURREKO INFORMAZIOAREN AURRETIKO HELBURUAK ETA NEURRIAK

0

0

HASIERAN ONARTUTAKO KBEa (GIZARTE PARTAIDETZAKO PROZESUAK AMAITU OSTEAN)

10

3

GUZTIRA

52

7*

 

*Salburuako HBBE proposatu berriari dagokio.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)