Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik bere eskaintza turistikoa aurkeztuko die Alemaniako turoperadoreen eta hedabideen ordezkaritza hautatu bati Berlinen

2015.eko martxoak 05
  • Alemaniako turistek 5,38 gau ematen dute Euskadin, batezbestekoaren gainetik, eta egunean egiten duten 90,82 euroko gastua ere bada handienetako bat.
  • Gure hiriak bisitatzea dute gustukoen (city break, % 74), eta ondoren gastronomia (% 70).

Atzo hasi zen Berlingo azokan Eusko Jaurlaritzak egingo duen Euskadi turismoguneari buruzko aurkezpenean parte hartuko dute gaur Alemaniako hogeita hamar turoperadore eta hedabide inguruk.

Merkatu horretako agente ordezkari berriak (Rainer Brusis) Euskadiren turismo-eskaintzaren nondik-norakoak azalduko ditu. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatu Imanol Pradales izango dira aurkezpenaren buru.

Agenteak herrialdearen nortasun-ondarea, basque style deritzonean islatzen dena, nabarmenduko du, baita euskal turismo-eskaintzaren aniztasuna ere; izan ere, hiriburu oso ezberdinak ditu, baita kostaldea eta mendia ere, baina beti gastronomiaren eta gizartearen kalitatea ezaugarri komuna dutela, alemaniarrentzat erakargarriak.

Euskadira iristen diren turista guztien % 3 Alemaniatik datoz, baina azken 5 urteetan % 23,5eko hazkunde nabarmena izan du turista alemaniarren kopuruak. Bisitatzen gaituzten alemaniarren % 4,7 Bavariakoak dira, eta % 8,63 Hessen hurbilekoak. Euskadira hegazkinez (% 49,6), autobusez (% 27) eta autoz (% 21,2) etortzen dira. Gaur egun Bilborako zuzeneko hegaldiak daude Berlin, Düsseldorf, Frankfurt, Munich eta Stuttgartetik.

Bisitatzen gaituzten alemaniarrek 90,82 euro gastatzen dituzte batez beste, eta 5,38 gau ematen dituzte bertan batez beste (aisia-turismoaren batezbestekoa 4 gau da). Euskadin gehienbat city break deritzonarekin (% 74), gastronomiarekin (% 70), kultura eta ekitaldiekin (% 69,9) eta touringekin (% 69,3) lotutako jarduerak egiten dituzte.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak Euskadi ezagutzeko eta ezagutarazteko gonbitea luzatuko die bertaratzen direnei: «Ondare unibertsal bat zaintzen dugu euskaldunok, Europako hizkuntzarik zaharrena. Hori gure ohituretan, gure hirietan zein gure kostalde eta mendietan islatzen da. Horregatik, hamar bisitaritatik bederatzik gure helmuga gomendatuko liekete lagun eta senideei».

Aurkezpen teknikoa bikain amaitzeko, Euskadiko kalitatezko gastronomia-produktuen sorta batez gozatzeko aukera izango dute gonbidatuek.

Azokak irauten duen bitartean, Eusko Jaurlaritzak aurrez aurreko bilerak egingo ditu aurkezpenean parte hartuko duten turoperadoreetako batzuekin merkataritza-hitzarmenak egiteko.

Asteburuan publiko ez profesionala joango da azokara, eta orduan Euskadik hainbat kultura- eta gastronomia-jarduera antolatuko ditu, hala nola txalaparta-erakustaldiak eta pintxo-dastatzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Euskadi presenta su oferta turística a una selecta representación de turoperadores y medios de comunicación alem... ht…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • diputado de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia, Imanol Pradales