Berriak
Eu

URA eta Laudioko Udala batzartu dira Nerbioiren ur-goraldiei aurre egiteko proiektuaren oinarriak adoste aldera

2015.eko martxoak 04
  • Nerbioin egingo diren bideratze lanak nabarmen handituko dute pertsona eta azpiegituren segurtasun hidraulikoa
  • Proiektuak ez du aurreikusiko Fleming Doktorea kaleko eraikuntzarik eraisteko beharra
  • Bideratze lanek 100 urteko errepikatze-denbora uholdeei aurre egingo diete: aldi berean, ahalik eta etxebizitza eta azpiegitura gutxienei eragingo die

Vitoria-Gasteiz. 2015.03.04. Uraren Euskal Agentzia (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitua) eta Laudioko Udala batzarra egin dute gaur Laudion Nerbioi ibaia bideratze-lanen proiektuaren oinarriak bi erakundeen artean zehazteko.

Ur goraldiei aurre egiteko proiektu horren xedea da Laudion babes hidraulikoa handitzea. Hau da, ibilguan egingo diren lan horiek ahalbidetuko dute 100 urteko errepikatze-denborako ur goraldien emariei eustea: indarrean den Plan Hidrologikoaren araudiak ezarritako babes-maila.

Uraren Euskal Agentziak Laudion Nerbioi ibaiaren bideratze lanak egiteko proiektu teknikoa idazteko lana aurreratu ondoren, Laudioko Udalari eskatu dio hitzordua esku artean darabilen behin-behineko proiektuaren oinarrien berri eman aldera.

Proiektuak aurreikusten dituen lanak Kurajo pasabidetik hasi eta Altzarrate zubia uretan behera dagoen presa txikira arteko eremuan egingo dira, 1340 metroko luzerako ibai-tartean. Bideratze lanotan ibilguaren ur-hustuketarako ahalmena handituko da; hartara, ibilguaren harrizko hondoa sakonduko da eta Altzarrateko zubia ordezkatuko da.

Ibilgua handitzeko proiektua diseinatzeko orduan kontuan hartu dira hainbat aldagai: alde batetik, bi ertzak ibaiaren urbanizatuak dira oso eta ibaia hormigoizko bi hormen artean bideratua dago. Beste alde batetik, ubidearen ezkerreko ertzeko oinarripean saneamendu-kolektore bat izateak balizko irtenbide teknikoak baldintzatu ditu. Zorionez, Altzarrateko zubia salbu, adierazitako tartean zeuden azpiegiturek bat egiten dute bideratze-planak ezarritako zabalerarekin (25 metro), eta 100 urteko itzultze-aldiko ur-goraldien emariak husteko gai dira; plangintza hidrologikoaren araudiak dioenari men eginez.

Fleming Doktorea kaleko eraikuntza mantentzen da

Bideratze-proiektuak izan duen buruhausterik nabarmenena Fleming Doktorea Kaleko eraikuntzaren babesa izan da, ibilguaren muga ukitzen baitu. Ondorioz, eraikuntzaren oinarria sendotzea eta ibilgua kolektorea dagoen eremu-arte zabaltzea aurreikusi da; horretarako, mikropilotez osatutako orma bat egingo da.

Bi erakundeen arteko batzarrean Uraren Euskal Agentziako zuzendari Iñigo Ansolak udal-arduradunei helarazi die ibilguaren bideratze eta zabaltze lanetarako behin betiko proiektu teknikoak (URA bukatzear dena) zehaztuko dituela zeintzuk diren lanok egiteko behar diren lur eremuak. Edonola ere, 100 urteko errepikatze-denbora ur-goraldiek Laudioko herritarrak gehiago ez kaltetzeko proiektu horrek ez du behar izango Fleming Doktorea kaleko etxeren eraisketarik; beraz, horrek ekarriko lituzkeen ondorioak saihestea ahalbidetuko du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)