Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi munduko turismo-azoka garrantzitsuenean, ITB Berlinen, izango da eta bere eskaintza turistikoa bultzatzearren

2015.eko martxoak 04
  • Eusko Jaurlaritzak turismoan espezializatutako agente propio bat jarri du Alemaniako merkatu garrantzitsuan; bost urtean % 23,5eko hazkundea izan du merkatu horrek.
  • Baskenland deritzon standean hainbat sustapen-jarduera egingo dira, Alemaniako turoperadore eta hedabideei Euskadi turismogunea aurkeztea, esaterako.

 

Gaur hasten da Berlinen munduko turismo-azoka garrantzitsuena, ITB Berlin, eta Merkataritza eta Turismo sailburuordea Itziar Epalza izango da han Euskadi eta bere eskaintza turistikoa bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzako lan-ordezkaritzan hauek ere parte hartuko dute: Turismoko zuzendari Mertxe Garmendiak eta Basquetourreko zuzendari Arantza Madariagak. 

Euskadiren turismo-interesentzat lehentasunezko merkatua da Alemania, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzak espezializatutako agente bat du han urtearen hasieratik, Euskadi-Baskenland standean, martxoaren 4tik 8ra bitartean, egingo diren sustapen-ekintzak planifikatzen lagundu duena.

Euskadira iristen diren turista guztien % 3 Alemaniatik datoz, eta % 23,5eko hazkundea izan du turista alemaniarren kopuruak azken 5 urteetan.

Alemanian ez ezik, Frantzian, Erresuma Batuan, Madrilen eta Katalunian ere egongo dira aurten turismo-agente espezifikoak, baita, besteak beste, Ipar Amerika eta Beneluxeko merkatuetan ere, Jaurlaritzak eta SPRIk herrialde horietan dituzten kanpo-ordezkaritzen bitartez.

Euskadi-Baskeland standak gaur goizean irekiko ditu ateak. Profesionalak hartuko ditu astegunetan, eta azken hartzaileak asteburuan.

Hasiera emateko ekitaldia xumea izango da; Epalza sailbururodea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatu Imanol Pradales izango dira ekitaldi horren buru standa antolatu eta sustatu duten erakundeen ordezkari.

Euskadik, martxoaren 5ean, turismogunea eta bere eskaintza aurkeztuko dizkio Alemaniako turoperadore eta hedabide talde bati; horrez gain, euskal gastronomia dastatzeko aukera ere izango dute. Halaber, Euskadiko turismo-enpresa zenbaitek beren eskaintzak merkaturatuko dizkiete Alemaniako agenteei azokak iraun bitartean.

Asteburuan hainbat kultura-jarduera ere egongo dira herritarrentzat oro har: txalapartaren erakustaldia eta pintxo-dastatzea.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @hoteldato
    2015.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi está en #ITBBerlin, la feria de turismo más importante del mundo hasta el 8 de marzo. Txalaparta, pintxos... http://t.co/PTyPJFx2vP

  • @Nortzu
    2015.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @i_Euskadi: Euskadi está en #ITBBerlin, la feria de turismo más importante del mundo hasta el 8 de marzo. Txalaparta, pintxos... http:/…

  • @007randres
    2015.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @BarceloBilbao: Euskadi acude a la feria de turismo más importante del mundo, ITB Berlín, para impulsar su oferta turística http://t.co/

  • @BarceloBilbao
    2015.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    Euskadi acude a la feria de turismo más importante del mundo, ITB Berlín, para impulsar su oferta turística http://t.co/4AUzqWX9wI

  • @avascochilena
    2015.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi acude a la feria de turismo más importante del mundo, ITB Berlín, para impulsar destino y oferta turística ➡ http://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi acude a la feria de turismo más importante del mundo, ITB Berlín, para impulsar destino y oferta turística ➡ http://t.co/blbZehM1H1

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • diputado de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia, Imanol Pradales