Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Erabakia, zeinaren bidez baimentzen baita lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Abanto Zierbenako Udalarekin eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioarekin, Euskal Herriko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkea jasoko duen eraikina eraikitzeko, zeina erakunde biek erabiltzekoa izango baita. (2015-03-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 03

LABURPENA

GOBERNU-KONTSEILUAK LANKIDETZA-HITZARMENA BAIMENDU DU ABANTO-ZIERBENAKO UDALAREKIN ETA EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA FUNDAZIOAREKIN EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN KULTURA ETA INGURUMEN PARKEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA EGITEKO

Gobernu-kontseiluak lankidetza-hitzarmena onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, Abanto-Zierbenako Udalaren eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioaren artean batera erabili beharreko erakin bat egiteko eta, horren barruan, Euskal Herriko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkearen Interpretazio Zentroa hartzeko.

Eusko Jaurlaritzak urte askoan egin ditu Meatzaldeko lurraldearen eta meatze-ondarearen kultura- eta ingurumen-interpretazio eta -hezkuntzarako jarduerak Peñas Negras Interpretazio Zentroaren bitartez, eta beharrezkotzat jotzen da administrazioen arteko lankidetza-ekimen bat bultzatzea ingurumenaren eta kulturaren interpretazio-zentro bat sortzeko. Zentro berriak egun Meatzaritzaren Museoan dauden baliabideak, Peñas Negras Interpretazio Zentroa eta Meatzaldeko Biotopoaren etorkizuneko Interpretazio Zentroa hartuko ditu barnean, eta, era horretan, sinergiak sortu ez ezik, ingurumenaren erakusketa eta interpretaziorako espazio bakarra sortu eta baliabide publikoak ere optimizatuko dira. Aipatutako espazioak izen hau izango du: Euskal Herriko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkea.

Esparru horren barruan, zentroa Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren eraikin berriaren amaitu gabeko instalazioetan, Gallartan (Corta eraikina) egitea babesten da. Eusko Jaurlaritzak zentroa gauzatzeko kostuaren % 50eko ekarpena egingo du Abanto-Zierbenako Udalaren alde, gehienez 900.000 euro.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau