Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua: honen bidez, dei egiten zaie Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest_Gara Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei. (2015-2016 ikasturtean) (2015-03-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 03

LABURPENA

682.000 EURO IRAKASLEEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO (PREST_GARA 2015/16)

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, onartu du Sail horrekin elkarlanean ari nahi duten erakunde publiko eta pribatuak, Prest_ Gara 2015-2016ko ikasturtean Irakasleak Etengabe Prestatzeko Plana aurrera eramateko, proiektuak aurkeztera deitzen dituen agindua.

Ondorengo jardueretakoren bat egitera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea du agindu honek, 682.000 euroko zenbatekoan, helburu:

Atzerriko hizkuntzetako prestakuntza-jarduerak: 2015-2016ko ikasturtean (200.000 €) eta 2015eko udan (110.000 €) egingo direnetarako.

Prestakuntza-jarduerak (atzerriko hizkuntzetan prestatzekoak izan ezik), unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleen, heziketa-zikloetakoak kenduta, gaitasun profesionalak garatzeari buruzkoak, eta indarreko eskola-curriculumari eta Hezkuntza Sailak ezarritako jarduera-eremuei lotutakoak. 172.000 € erabiliko dira 2015eko ekainaren 29tik urriaren 31ra bitartean egingo direnetarako eta 200.000 € 2015eko azaroaren 2tik 2016ko ekainaren 30era arte egingo direnetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau