Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Milioi erdi euro, laneko arriskuen prebentzioaren arloan ikertzeko proiektuak diruz laguntzeko. (2015-03-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 03

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña Guenagak egindako proposamenez, Osalanek laneko arriskuak prebenitzeko ikerketa-proiektuei ematen dizkien laguntzen deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak, orotara 500.000 euroko aurrekontuarekin.

Laguntzen deialdia hil honetan argitaratuko da, eta Europako Safera proiektuaren ikerketa-lanak ere biltzen ditu. Europako partzuergo horretako partaide da Osalan, eta industrian segurtasuna modu proaktiboan eta berritzailean sustatzea da helburua, hainbat diziplinatan, guztia ere hazkunde jasangarria lortzeko konponbideak emateko eta Europa industria lehiakorrago bilakatzeko.

Oro har, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak lagunduko ditu Osalanek diruz, batik bat honako hauekin lotutakoak:

- Laneko ezbeharrak: Bai in itinere bai misioko istripuetan gertatzen diren bideko lan-istripuei aurrea hartzea.
- Laneko arriskuen prebentzioa: Langileen segurtasunean eta osasunean eragin positiboa duten babes-gailuak, lan-ekipoak edo produktuak diseinatzea. Ez zaie diru-laguntzarik emango jada merkaturatzen ari diren produktuei, ezta langileen segurtasunerako eta osasunerako frogatzeko moduko hobekuntzarik ez dakartenei ere, jada daudenekin alderatuta.
- Laneko arriskuen prebentzioa: Prozedura berritzaileak diseinatzea, lan-esparruan agente kimiko arriskutsuak ordezteko, arriskurik gabeko agenteez edo arrisku txikiagoak eragiten dituzten agenteez.
- Teknologia berriak: Arriskuen prebentzioa nanopartikulen erabileran.
- Laneko ergonomian: Muskuluetan eta hezurretan lanaren ondorioz sortutako arazoak, goiko gorputz-adarretan ondorioak dituztenak.
- Laneko psikosoziologian: Laneko estresarekin eta/edo "burnout"arekin zerikusia duten laneko arriskuei aurrea hartzea erakundeetan.
- Generoaren ikuspegitik laneko arriskuei aurrea hartzea: Arriskuen prebentzioko ezberdintasunak, genero-arrazoiengatik.
- Minusbaliotasun fisikoa edo psikikoaren ikuspegitik lan-arriskuei aurrea hartzea:
- Immigrazioaren ikuspegitik laneko arriskuei aurrea hartzea, eraikuntzan eta lehen sektorean batez ere.
- ETEen ikuspegitik laneko arriskuei aurrea hartzea, mikroenpresetan batez ere.
- Lehen sektoreren arloa; batez ere arrantza, nekazaritza, abelazkuntza, silbikultura eta basogintza.
- Osasunaren zaintzan: Lanbide-gaixotasunen kostua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau