Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak hasiera eman die El Nuevo Lunes - El Corte Inglés XXIII. jardunaldiei

2010.eko ekainak 24

Kazetarien topaketa honek Bilbon aztertzen du toki-hedabideen zeregina

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta, aldi berean, bozeramaileak, Idoia Mendiak, El Nuevo Lunes - El Corte Inglés XXIII. jardunaldien hasierako hitzaldia eman du gaur. Kazetarien topaketa hau Bilbon egiten ari da eta Bizkaiko komunikazioaren oraina eta geroa du gai nagusitzat.

Tokiko ikus-entzunezko hedabideen eginkizuna, Bizkaian prentsak informazioari ematen dion tratamendua eta komunitatean tokiko enpresa‑taldeek duten eginkizuna aurrerapen-faktore bezala aztergaiak izan dira egunkari, irrati eta telebistetako zuzendari, presidente eta ordezkarien artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia