Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeari buruzkoa. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan izaera estrategikoko industria-ikerketa eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak egiteko laguntza-programa finantzatzea, 2015eko ekitaldian zehar (Etorgai Programa). (2015-03-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 03

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 28 MILIOI EUROKO ETORGAI, INDUSTRIA-IKERKUNTZAKO PROGRAMAREN DEIALDIA EGIN DU

ZTBP2020rekin eta Euskadiren Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin lerrokatutako industria-izaerako proiektu eta zerbitzu berritzaileak lagunduko ditu diruz.
Gutxienez hiru enpresek eratutako partzuergoek, ETEek eta enpresa handiek eratuta egongo direnek, izango dute onuradun izateko aukera.
Enpresaren nazioarteko lehiakortasuna hobetzeko proiektuei begira I+Bn egindako inbertsio publiko-pribatua indartuko du.

Eusko Jaurlaritzak ETORGAI programaren 2015eko deialdia onartu du. Guztira, 28 milioi bideratuko ditu industria-ikerkuntza eta garapen esperimental estrategikora Euskal Autonomia Erkidegoan. Era berean, lankidetza publiko-pribatua sustatuko da ikerkuntza eta garapen teknologikoan nahiz berrikuntzan, Euskadiko ekonomia aurrerantz higiaraziz.

Euskadiren posizionamendua hobetzeko industria-ikerkuntza

ETORGAIk hainbat helburu ditu: produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak diseinatzeko erabilgarriak izan daitezkeen ezagutzak sortzea, interes estrategikoko teknologiak integratzea, oinarri zientifiko-teknologikoko patente eta enpresa berriak sortzea, enplegua sortzeko eta Euskadiko ekoizpen sarea teknologikoki hobeto kokatzeko. Horretarako, industria-ikerkuntza estrategikoko proiektuak sustatuko dira.

Onuradunak: enpresen partzuergoak

Lankidetza-proiektuak izan beharko dira guztiak. Partzuergoak gutxienez 3 enpresakoak izango dira eta gutxienez ZTB Sareko agente bat azpikontratatua izango du.

Kasu gutxienetan, bakarrik arituko diren enpresek ere proiektua aurkezteko aukera izango dute baina deialdiaren kopuruaren %20a soilik bideratuko da kasu hauek laguntzeko.

Proiektuen ezaugarriak

Industria-ikerkuntza estrategikoko proiektuen laguntza-ehunekoak zehazteko, kontuan hartuko dira, besteak beste, honako funtsezko irizpide hauek:

Proiektuaren barneko jardueren orientazio zientifiko-teknologikoa.
Proiektua ZTBP2020ra egokitu beharko da eta RIS3ri loturiko berrikuntza- eta erronka-teknologikoren bat barne hartu beharko du.

Emaitzen inpaktua
Produktu berri bat eta patente batzuk sortuko dira, hala nola kontuan hartu beharreko merkatuko arriskua, ekonomia-ehuna eta enplegu-sorrera bultzatuko dituena, erakunde parte-hartzaileen nazioartekotzea laguntzeaz gain.

3 urterakoak eta 4 milioi eurotik gorakoak
Etorgai proiektuek hiru urte arteko iraupena izan ahal dute, eta aurkeztutako aurrekontu orokorra 4 milioi eurotik gorakoa izan beharko da.

Enpresek I+G areagotzeko betebeharra izango dute

Diru-laguntzaren onuraduna ETE ez bada, diru-laguntza jasotzeko, enpresa horrek I+G jarduera areagotu beharko du (laguntza-pizgarriaren eragina eskatzailearengan, Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako Estatuko diru-laguntzeko Batasunaren Esparruak agintzen duena). Kasu horretan, enpresa horiek laguntza jaso ondoren gauzatutako ikerkuntza zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduera gehigarrien urteko txosten egiaztagarria aurkeztu beharko dute.

Garapen teknologikorako laguntzak % 7 haziko dira

ETORGAIk iazkoaren antzeko aurrekontua izango du 28 milioi euro. Eusko Jaurlaritzaren programa azpimarragarrienetako bat da, garapen teknologikoa laguntzeari dagokionez. Gogora ekarri behar da aurten, guztira, 133,6 milioi euro bideratu direla zeregin horietara; alegia, 2014an baino % 7 gehiago.

2015

2014

IKERTU 2.000.000 1.400.000
ETORTEK 19.600.000 18.000.000
ETORGAI 28.000.000 29.000.000
GAITEK 34.500.000* 36.365.716
NETs 3.785.714
EMAITEK 49.500.000** 28.000.000
CICs 8.250.000
133.600.000 (+7%) 124.801.430

*Gaitek 2015 programaren xedea orain arte NETs programak betetzen zuena izango da
** Emaitek 2015 programaren xedea orain arte IKZ programak betetzen zuena izango da

Ondorioak

Eusko Jaurlaritzako EGLSk, Europar Batasunaren zuzentarauei jarraiki, enpresak lagundu nahi ditu I+Gn egindako inbertsioari etekin handiagoa atera eta, horrenbestez, etorkizunean merkataritza-etekinak lortzeko.

I+Gren emaitzak eta esperotako inpaktu ekonomikoak indartuta, enpresek I+Gn egindako inbertsioa areagotzea lortu ahalko da. Era horretan, Euskadiko enpresa-ehunaren oinarri zientifiko eta teknologikoa sendotuko da, hala nola nazioarteko lehiakortasuna.

Enpresen oinarri zientifiko eta teknologikoa eta nazioarteko lehiakortasuna laguntzea Europar Batasunaren interes komuneko helburu garrantzitsua da. Programa honen xedea horri laguntzea izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau