Berriak Segurtasuna
Eu

2014an, 100.000 gidarik egin zituzten alkohol- eta droga-kontrolak Euskadin

2015.eko martxoak 03
3.900 pertsona inguruk eman zuten positibo
 
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak iaz gauzatutako kanpainen harian, Ertzaintzak 96.403 alkoholemia-proba eta 3.635 droga-proba eginarazi zizkien Euskadiko errepideetan zirkulatzen ari ziren gidariei. Alkoholemia proben % 3,2tan emaitzak positiboak izan ziren. Drogen probetan, ordea, emaitza positiboak % 19,2 izan ziren.
 
Ertzaintzaren Trafiko Zuzendaritzak bultzatutako kanpainez gain, Ertzaintzak hiru kontrol mota eginarazi dizkie Euskadiko errepideetan zirkulatzen ari diren pertsonei. Gehienak ausaz eginarazitako prebentzio kontrolak izan ziren. Kopuruari dagokionez, istripuren bat gertatzen denean eginarazten dituen kontrolak dira bigarren ohikoenak. Azkenik, ertzainek gidariak arau-hausteren bat egin duela ikusten duenean eginarazten dituen probak ditugu. Bi mota horietako probak, noski, arrazoi zehatzengatik egiten dituzte.

Alkoholemia-probak

Iazko kontrol motei dagokienez, % 90 prebentziozkoak izan ziren, trafiko-istripuen ostean egindakoak % 8, eta arau-hausteen ondoren egindakoak % 2.

2014an, alkoholaren presentzia hautemateko 96.403 proba eginarazi zizkien Ertzaintzak Euskadiko errepideetan zebiltzan gidariei, eta horietatik 3.176 pertsonak eman zuten positibo (% 3,2).

Datuak aztertuz gero, ikus daiteke positiboen ehuneko handiena arau-hausteen ondoren egindako kontroletan izan zela (% 92,7); trafiko-istripuen ostean egindako kontroletan gero (% 4,7), eta prebentziozko kontroletan hirugarrenik (% 2,3).

Positibo gehienak arau-hausteen ondoko kontroletan izateak badu bere zergatia: hain zuzen ere, arau-hauste bat egin duen gidariak nahitaez egin behar du alkoholemia-proba. Iaz, Ertzaintzak 808 proba eginarazi zituen 2014an; 2013an baino 151 gutxiago, beraz. Positibo eman zuten kasuak % 93 izan ziren.

Azkenik, istripuen osteko 8.118 alkohol-kontrol egin zituen iaz, eta horietatik % 4,7k eman zuten positibo. Ehuneko hori 2013koa baino zertxobait txikiagoa da, non 536 kontrol gehiago egin ziren eta % 5,7 positibo izan zen orotara.

Alkoholemia-tasak neurtzeko prebentziozko kontrolen kasuan, positiboen ehunekoa aurreko bi urteetan erregistratutakoen bertsua izan da 2014an. 77.973 proba egin zituzten, eta horietako % 2,3tan izan ziren emaitza positiboak.

Alkoholemia-proben mota

Prebentzio-kontrolen % 79 gizonei egin zitzaizkien, eta gainerakoak emakumeei. Adinari dagokionez, 35-44 urte bitartekoek eman zuten positibo gehien (% 27); bigarren, 25-34 urte bitartekoek (% 24), eta, haiengandik oso hurbil, 45-54 urte artekoek (% 22).

Generoa eta adina konbinatuz gero, prebentzio-probetan emaitza positibo gehienak 45 eta 54 urte arteko gizonen artean lortu ziren. Emakumeen artea, berriz, emaitza positibo gehienak 24 urtetik beherakoek ematen dituzte.

Horrelako kontrol gehienak abuztuan egin zituen Ertzaintzak, eta gutxien abenduan. Uda-sasoian izan ziren, halaber, positibo gehien prebentziozko kontroletan.

Istripuen osteko alkoholemia-proben kasuan, % 76,2 gizonei egin zitzaizkien, eta % 23,8 emakumeei. Adinaren arabera, alkohola edan ondoren istripu bat izan zutenen portzentaje handiena 35 eta 44 urte artekoena zen (% 28,1) eta ondoren 25 eta 34 urte artekoena (% 22,7).

Drogen kontrolak

2014an, Ertzaintzak drogen presentzia hautemateko 3.089 proba eginarazi zizkien euskal errepideetan zebiltzan gidariei, eta horietatik 629k eman zuten positibo. Aurreko urtean baino proba gehiago egin zituen iaz Ertzaintzak; zehazki, % 34 gehiago. Proba horien % 91 prebentziozko kontroletan egin zituen.

Droga-proben mota

Droga-kontroletara meneratutako pertsona gehienak gizonezkoak izan ziren (% 88); nagusiki, 25-44 urte bitartekoak (% 64). Positibo eman zutenek kanabisa edo kokaina hartu zuten.

Proba horietan izandako emaitzek erakusten dutenaren arabera, % 20k eman zuen positibo; 2013ko ehunekoa zazpi puntu jaitsi zen, beraz. Nolanahi ere, handia izaten jarraitzen du halako substantziak kontsumituta autoa hartzen duten gidarien kopuruak.

«Kontuan hartzekoa da drogen kontsumoaren ondorioz izandako positiboen ehunekoa, oso handia izan baita. Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza gidariek alkoholik ez hartzearen aldeko kanpainak sustatzen. Eta bide horretan jarraitu beharra daukagu, baina estupefazienteen kontsumoari ere arreta eskainiz. Gidariei ikusarazi behar diegu gidatzeko asmoa izanez gero ezin direla horrelakoak hartzen ibili, egoera kontrolpean izango dutelakoan, arriskutsua delako bai eurentzat, bai errepidean dauden gainerakoentzat», adierazi du Trafikoko zuzendariak, Garbiñe Sáez Molinuevok.

Trafiko Zuzendaritzak bultzatutako zaintza- eta kontrol-kanpainak

Ertzaintzaren eguneroko lanaren osagarri, Trafiko Zuzendaritzak, zaintza- eta kontrol-kanpainen barruan, alkohola eta drogak detektatzeko lau kanpaina espezifiko bultzatu zituen iaz, data zehatz batzuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan.

Kanpaina horien kariaz, alkoholemiaren eta drogen probak eginarazi zitzaizkien 10.050 pertsonari, eta proben % 2,9k eman zuen positibo. 9.504 lagunei eginarazi zizkieten alkoholemia-probak eta 2.198k (% 2,3) eman zuten positibo. 546 pertsonari eginarazi zizkieten droga-kontrolak eta 69k eman zuten positibo (% 12,6)

Iaz bezala, aurten ere sentikortasun-kanpainak bultzatzen jarraitzeko asmoa du Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak, alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzea saihesteko. Urtarrileko lehen astean alkoholari eta drogei buruzko prebentziozko kanpaina bat egin zuten. Kanpaina horren bidez, 219 kontrol gauzatu dituzte EAEko errepideetan. Alkoholemia-probak egin dituzten 2.035 pertsonetatik 31k eman zuten positibo (% 1,5). Droga-probak egin zituzten 130 pertsonetatik 21ek eman zuten positibo (% 16,2). Halaber, beste bost kanpaina egitea aurreikusi dute, batez ere udan eta Gabonetan egingo dituzte.

Legeak baimendutakoak baino alkohol-tasa handiagoarekin edo drogen eraginpean gidatzeagatiko isunak 1.000 eurokoak ere izan daitezke (alkoholemia-tasa bikoiztuz gero edo ondorengo urtean berriz araua hausteagatik), eta gidabaimenaren lau eta sei puntu artean galduko ditu. Bide segurtasunaren aurkako delitua eginez gero, gainera, hiru eta sei hilabete arteko espetxe-zigorrak aplikatzen dira edo sei eta hamabi hilabete arteko isuna edo gizartearen mesederako 31 eta 90 lanegun artean. Gainera, zigortuak ez du gidatzen baimenik edukiko 1 eta 4 urte artean.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2015.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    2014an, 100.000 gidarik egin zituzten alkohol- eta droga-kontrolak Euskadin http://t.co/jJRgd5UptA

  • @idogc
    2015.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ERTZAINTZA] 100.000 conductores pasaron por los controles de alcohol y drogas durante el 2014 ➡ http://t.co/34VV72O2vh #Compro…

  • @KONOBALMA
    2015.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ERTZAINTZA] 100.000 conductores pasaron por los controles de alcohol y drogas durante el 2014 ➡ http://t.co/QAtladhJX5 #Compr…

Komunikabideek behera kargatzeko