Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak segurtasun-arauak betetzeko eta fan zonean biltzeko gomendatzen die Españolen aurkako partidara joango diren zaleei

2015.eko martxoak 02

Asteazken honetan, Bartzelonara, Athletic-en eta Españolen arteko partida ikustera joango diren zaleei, segurtasun-arauak betetzeko, fan zonean biltzeko eta Mosso d'Esquadren jarraibideak betetzeko gomendatu diete, istiluak saihesteko.

Asteartean eta asteazkenean Bartzelonara 430 zale inguru joatea espero da.  Mosso d'Esquadrak arduratuko dira ekitaldia babesteaz. Ertzaintza talde horrekin harremanetan dago eta istiluak saihesteko zaleei zenbait neurri hartzeko eskatu die.

Partidaren aurretik Cornellako Fira plazako Fan zonean edo zaleentzako gunean biltzea gomendatu diete. Power8 estadiotik gertu dago, eta Albert Einstein kaletik du sarbidea. Ingurua segurutzat jo dute, aparkatzea erraza da, eta kale eta zerbitzu nagusiekin konektatuta dago.

Partidaren ordua heltzen denean, megafoniatik abisatuko dituzte, poliziaz lagunduta estadiora joan daitezen. Estadioan hartuko dituzten neurriei dagokienez, ezingo da material piroteknikorik, beirarik, arma gisa erabil daitezkeen objekturik, alkoholik edo drogarik sartu. Halaber, ezingo da indarkeria sustatzen duen pankartarik edo mezurik sartu.

Gainera, Ertzaintzak poliziaren eta segurtasun-langileen jarraibideak betetzeko eskatu diete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau